Buruketak
BURUKETAK
Auzoko dendetan lagundu ahal izateko, ezinbestekoa da ondorengo buruketak ebazten jakitea. Animatu zaitez dendei loturiko buruketak ebaztera!
Buruketak ebazteko argibideak
- Lehenengo, enunziatua ongi ULERTU behar duzu, horretarako buruketa hainbat aldiz irakurri, DATUAK AZPIMARRATU eta GALDERA INGURATU behar duzu. Zure buruari birkontatu. Agian lagungarria izanen zaizu ere marrazkitxo bat egitea.
- Buruketa EBAZTEKO PLANA PENTSATU behar duzu. Horretarako, zure buruari esan:
- Lehenbizi, hauxe kalkulatuko dut……
- Gero, hauxe kalkulatuko dut ……..
- Pentsatutako PLANA BURUTZEA: eragiketak ordenean egingo dituzu eta azpian EBAZPENA idatziko duzu.
- Bukatzeko, EMAITZA EGIAZTATUKO DUZU: Horretarako, erantzuna buruketan txertatuko duzu eta logikoa den ala ez ikusiko duzu.
1 ZIKLOA
Kaiolan 7 kanario zeuden. 3 kanario gehiago erosi ditut. Zenbat kanario dauzkat orain?
Amak 10 euro gastatu ditu sagarrak erosten eta 5 euro udareak erosten. Zenbat eurogastatu ditu guztira?
Jonek 9 € zeuzkan hasieran. 2 € gastatzen ditu goxokitan. Zenbat euro ditu orain?
Iñakik 11 jostailu dauzka dendan eta 6jostailu zakarrontzira bota ditu. Zenbat jostailu geratzen zaizkio dendan?
Jonek 9 gaileta erosi ditu. Mikelek 5 gaileta gehiago eman dizkio Joni. Zenbat gaileta ditu Jonek?
Igandean 5 pipa poltsa erosi nituen. 2 pipa poltsa amatxori eman nizkion. Zenbat pipa poltsa ditut?
Santik 10 zentimo dauzka. Txikle bat erosi du, 5 zentimo balio duena. Zenbat zentimo gelditzen zaizkio txiklea erosi eta gero?
Auzoko dendan urtebetetzerako 10 tarta erosi ditu amak. Lagunek 8 tarta jan diuzte. Zenbat tarta gelditu dira jan gabe?
Anak 6 goxoki erosi ditu eta Montsek 8. Zenbat goxoki dituzte bien artean?
Julenek 6 txikle erosi ditu. Iraiak hark baino 4 gehiago ditu. Zenbat ditu Iraiak?