Altzako eskolak
Altzako biztanleekin izan ditugun elkarrizketetan, askotan azaltzen da eskolaren gaia.
Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutako kontutxo batzuk ekarri ditugu, eta duela 80 urteko eskolei buruz hitz egingo dugu, Altzan eta orokorrean.
Unitate honen helburu nagusia da Altzako eskolak duela 80 urte nolakoak ziren entzunez, zure oraingo eskola nolakoa den hausnartzea eta eztabaidatzea.
Unitate honetan zehar, zenbait audio eta bideo bildu ditugu. Denetan, duela 80 urteko eskolari buruz hitz egiten da, eta aukera izango duzu ahots desberdinak entzuteko.
Ahots eta ahoskera batzuk entzuten ez zara, agian, ohituta egongo. Horregatik, bideoekin batera testu batzuk gehitu ditugu, lagungarri gisa.
Bidai dezagun denboran, ba. Has gaitezen gaian murgiltzen!