Baratzak Altzan
Altzako bizilagunekin hitz egin eta gero baratzak auzoan izan duten eta izaten jarraitzen duten garrantziaz ohartu gara
Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutako bizipen, tradizio, ereiteko erak ekarri ditugu, lurrari lorturiko bizimodua nolakoa zen azalduz eta baratzen munduan murgilduz.

Unitate honetan zehar, zenbait audio, testu eta bideo bildu ditugu. Denetan, baratzen inguruan hitz egiten da, beraz, altzako bizilagunen ahots desberdinak entzuteko eta baratzei loturiko tradizio bitxien berri gehiago ikasteko aukera izango duzu.
Gaia lantzen ari zaren bitartean errituen eta tradizioen berri izango duzu. Astronomia eta baratzen arteko lotura ikasiko dugu ere. Gainera, baratzen inguruko abestiak burura ekarriko ditugu.
Unitate honen erronka nagusia talde lan bat egitea izango da, nahiago duzuen formatuan ikasi duzuena adieraziz.
Amaieran egin duzuen ekoizpena aurkezteko aukera izango duzue ere.
Goazen baratzen nondik norakoak ikertzera. Has gaitezen gaian murgiltzen!
