Saltatu nabigazioa

Gidalerro didaktikoak

Datu orria

UNITATEAREN DESKRIBAPENA:

Ikasle askok Iruneko edo Hondarribiako alardearen inguruan berriren bat entzun dute. Alardearen hitza ere batzuentzat ezaguna izango da. Beste batzuk, berriz, ez dute jakingo alardea zer den. Hala ere, gehienek seguruenik ez dakite Altza auzoan alardea ospatzen zelarik.


Unitate honetan alardea zer den, zergatik ospatzen zen, zertarako balio zuen eta zer nolako itxura zuen landuko dugu. Gainera, gaur egun ospatzen jarraitzen diren hainbat alarde aztertuko ditugu. Tradizio hau galdu izanaren arrazoien inguruan hausnartuko dugu ere.


Unitate honetan ikasleen aurre ezagutza eta esperientzietatik abiatuz, auzoko alardearen historian murgilduz, komunikatzeko eta mezuak transmititzeko era ezberdinen inguruan hausnartuz, gelakideekin jakintzak partekatuz eta elkarrekin informazioa debatituz erronka nagusi bat gauzatuko dute. Erronka argazki bati bizitza ematean eta ikasitakoarekin argazkiaren inguruan istorio bat idaztea ondoren gelakideekin partekatzeko.unitateko ataza ezberdinetan landu dutena biltzean datza. Horrela, sormena erabiliz ezagutzetan oinarritutako istorio bat idatzi eta partekatuko dute.


Nahiz eta alardearen inguruko edukiak landuko diren, helburua ez da eduki horiek barneratzea izango, ikasleek norbere ezagutzak partekatzea eta elkarrekin kolektiboki eraikitzea izango baita garrantzitsuena. Informazioa ulertuz, kideekin partekatuz eta debatituz historia guztion artean eraikitzea da unitatearen helburu nagusia.

Izenburua Altzako alardea
Ataza kopurua 7
Maila / Zikloa Gaia egokitu eta sakontasun ezberdinarekin landu daitekenez, Lehen Hezkuntzako hiru ziklotan landu daiteke. 
Azken erronka Argazki bati bizitza ematea eta ikasitakoarekin argazkiaren inguruan istorio bat idaztea ondoren gelakideekin partekatzeko.
Saio kopurua 6
Baliabideak eta IKT tresnak Ordenagailua eta internet sarea.

Ikasketa bidea eta tenporizazioa

Atazak Atazaren helburu espezifikoak Tenporalizazioa
Altzako alardea Gaia zein den ezagutzea, gaiaren inguruko aurreideiak eta ezagutzak partekatzen hastea, unitatean lantzea espero dena pentsatzea eta partekatzea.

 1/2 saio

Gaian murgiltzen Bideoa ikusiz gaiaren inguruko informazio gehiago eskuratzea, ikasleek dakitenarekin uztartzea, bideoan esaten dena pizten dituen oroitzapen edo jakintzak partekatzea. Informazio hori ezagun, irakasle eta familiako kideekin kontrastatzeko nahia sortzea. 1/2 saio
Ezetz Asmatu! Komunikatzeko eta mezuak bidaltzeko era ezberdinen inguruan hausnartzea. Morse kode sistema ulertzea. Mezu izkutuak asmatzea. 1 saio
Eta altzatik kanpo, zer? Unitateko erronka, berriz, ikasitakoarekin alardeari loturiko argazki bati bizitza ematea eta argazkian oinarriturik kontakizun bat asmatzea izango da. Informazioa arretaz irakurtzea eta ulertzea. 1 saio
Hutsuneak bete Erronka egin aurretik gaiaren nondik norakoak errepasatzea. 1/2 saio
Erronka. Argazkiak biziz. Ikasleen aurreko ezagutzak unitatean landu, ikasi, partekatu, hausnartu eta debatitu denarekin argazki bati bizitza ematea eta argazkiari loturiko istorio mat asmatzea. Zuzentasunez idaztea. Besteekin argazkiari loturiko kontakizuna partekatzea. 2 saio
Nola egin dut lan? Norbere burua ebaluatzea eta egindako lanaren inguruan hausnartzea. 1/2 saio

Diziplinarteko izaera duenez ikasgai ezberdinetan landu daiteke unitatea, hala nola, ikerketa, euskara, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak edo IKT. 

Unitate honetako konpetentziak

OINARRIZKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia

Espezifikoak:

  • Hitzezko eta idatzizko komunikazio jariokor, autonomo, sortzaile eta eraginkorrak egitea.
  • Hitzik gabeko kodeak ulertzea eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.
  • Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
  • Ideiak sortzea eta hautatzea (pentsamendu sortzailea).

DIZIPLINETAKO BARNEKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
  • Konpetentzia sozial eta zibikoa

Espezifikoak:

  • Hizkuntzen erabilera-arauei eta hizkuntzen sistemari buruzko jakintza erabiltzea hitzezko eta idatzizko testuak sortu eta ulertzean, komunikazio egoki eta eraginkorrak egiteko.
  • Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, xede edo helburu pertsonalak, sozialak edo akademikoak erdiesteko.
  • Esparru pertsonal, sozial edo akademikoen berezko hitzezko, idatzizko eta ikusentzunezko testuak sortzea, eraginkortasunez erantzuteko askotariko komunikazio-beharrizanei. 
  • Norberaren gizartea ezagutzea, eta bereziki haren iraganeko eta egungo eraketa, antolamendua eta funtzionamendua; gizartea zer lurraldetan eta nola ezarrita dagoen jakitea, haren iraganaren kontzientzia hartzea eta gizakien ekintzak gizartean sortzen dituen arazoen aurrean modu positiboan jarduteko gaitasuna lantzea.
  • Iraganean, edo gaur egun, bizikidetza-tentsioak eta -gatazkak izan dituzten gizarte-taldeak, elkarri eragiten diotenak, historian zehar zer konfigurazio edo egitura izan duten jakitea; eta iraganaren gaineko kontzientzia kritikoa lantzea, etorkizunean egoera horiek konpontzeko prozedura baketsu eta demokratikoak erabiltzen jakin dezagun. 

Helburuak

Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta konbentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.
 
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
   
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
 
Historiako etapa bakoitzaren ezaugarri nagusiak zein diren jakitea, etapa bakoitzeko gertaera garrantzitsuenak aztertzea eta ohartzea batzuk aldiberekoak direla eta beste batzuk elkarren segidakoak. Horren guztiaren helburua da historian zehar gertatu diren aldaketei buruzko iritzi pertsonal eta kritikoa eratzea eta ezagutza horiek une historikoak ongi ulertzeko erabiltzea.
 
Ezaugarri bereizgarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide direla ohartzea eta balioestea, norberaren kultura-ezaugarri bereizgarriak eta beste talde batzuekiko desberdintasunak aintzat hartzea, eta gainerako identitate, kultura eta herriekiko errespetua izatea eta giza eskubideak errespetatzea ezinbestekoa dela ohartzea.
 
Herritarrak antolatzeko eta gizartean parte hartzeko zer modu dauden jakitea, batez ere Euskal Herrian, erreferentziazko talde hurbilenetan parte hartzea (familian, eskolan, auzoan, herrian), eta norberaren ekarpenak eta besteenak aintzat hartzea, besteekin konpartitu eta elkarlanean aritzeko.

Ebaluazioa

Ebaluazio irizpidea orokorrak:

  • Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egiten du, eta konbentzio zein arauok behar bezala aplikatzen ditu, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.
  • Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzen eta interpretatzen ditu, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
  • Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai da, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
  • Historiako etapa bakoitzaren ezaugarri nagusiak zein diren dakizki, etapa bakoitzeko gertaera garrantzitsuenak aztertzen ditu eta ohartzen da batzuk aldiberekoak direla eta beste batzuk elkarren segidakoak. Historian zehar gertatu diren aldaketei buruzko iritzi pertsonal eta kritikoa eratzen du eta ezagutza horiek une historikoak ongi ulertzeko erabiltzen ditu.
  • Ezaugarri bereizgarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide dela ohartzen da eta balioesteen du, norberaren kultura-ezaugarri bereizgarriak eta beste talde batzuekiko desberdintasunak aintzat hartzen ditu, eta gainerako identitate, kultura eta herriekiko errespetua du eta giza eskubideak errespetatzea ezinbestekoa delaz ohartzen da.
  • Herritarrak antolatzeko eta gizartean parte hartzeko zer modu dauden dakizki, batez ere Euskal Herrian, erreferentziazko talde hurbilenetan parte hartzen du (familian, eskolan, auzoan, herrian), eta norberaren ekarpenak eta besteenak aintzat hartzen ditu, besteekin konpartitu eta elkarlanean aritzeko.

Unitatea ebaluatzeko irizpide zehatzak:

  • Ikaslea gelakideekin taldekatze txiki eta handietan ezagutzak, iritziak eta bizipenak partekatu ditu.
  • Alardearen inguruko hausnarketa sakona egin du, hausnartutakoa zuzentasunez adieraziz.
  • Materialak arretaz entzun eta landu ditu, materialetan datorren informazioaz gain inguruko ezagunekin gaia landuz.
  • Morse kodea ulertu eta mezuak asmatzeko gai izan da.
  • Ikasitakoarekin argazkiari bizitza emateko eta istorio interesgarri bat idazteko gai izan da
  • Besteek kontatutako istorioak arretaz entzun ditu eta bere istorioa gogoz eta zuzentasunez partekatu du.