Saltatu nabigazioa

Gidalerro didaktikoak

Datu orria

UNITATEAREN DESKRIBAPENA:

Ikasle askok agian ez dute iraganeko garbitokien berri izango. Denek etxean arropa garbitu daitekeela eta ur korrontea dagoela ikusi dute jaiotzetik. Agian ikasleetako batek guraso edo aiton-amonengandik entzun du garbitokiek auzoan zuten garrantzia, bai bizitza sozial eta baita arropen garbiketarako ere. Hala ere, gaztetxoen artean oso gai ezezaguna da. Hori dela eta iraganeko Altzara bidaiatuko dugu unitate honetan garbitokiak zuen garrantzia ulertu eta bertako giroa ezagutu ahal izateko. Gainera, gaur egungo erraztasunen inguruan hausnartzeko aukera paregabea izango da ere.

Unitate honetan ikasleen aurre ezagutza eta gaian azaltzen diren bideoetatik abiatuz, auzoko garbitokiaren historian murgilduko gara. Auzoa miatuz, irakurriz eta ikertuz norbere ezagutzak eraikiko ditu eta ondoren gelakideekin jakintzak partekatuz eta elkarrekin informazioa debatituz erronka nagusira iritsiko dira: gelakide bati ikasitakoaren inguruan elkarrizketa bat egitea. Horretarako beharrezkoak izango diren oinarri guztiak ataza ezberdinetan aurkituko dituzte, pixkanaka hausnartuz eta erronka nagusia gauzatzeko beharko duten ezagutzara hurbilduz.

Nahiz eta gaiaren edukiak landuko diren, helburua ez da eduki horiek barneratzea izango, ikasleek norbere ezagutzak partekatzea eta elkarrekin kolektiboki eraikitzea izango baita garrantzitsuena. Izan ere, gaiaren inguruko ezagutzak elkarlotuz, informazio berria ulertuz, kideekin partekatuz eta debatituz historia guztion artean eraikitzea da unitatearen helburu nagusia.

Izenburua Altzako garbitokiak
Ataza kopurua 7
Maila / Zikloa Gaia egokitu eta sakontasun ezberdinarekin landu daitekenez, Lehen Hezkuntzako hiru ziklotan landu daiteke. Hala ere unitate hau 2 zikloan lantzea gomendatzen da.
Azken erronka Gelakide bati gaiaren inguruko elkarrizketa bat egin eta beste pertsona bati ikasi duzunaren inguruko elkarrizketa bat eskaini.
Saio kopurua 6
Baliabideak eta IKT tresnak Ordenagailua eta internet sarea.

Ikasketa bidea eta tenporizazioa

Atazak Atazaren helburu espezifikoak Tenporalizazioa
Altzako garbitokiak Gaia zein den ezagutzea, gaiaren inguruko aurreideiak eta ezagutzak partekatzen hastea, unitatean lantzea espero dena pentsatzea eta partekatzea.

 1/2 saio

Gaian murgiltzen Bideoa ikusiz gaiaren inguruko informazio gehiago eskuratzea, ikasleek dakitenarekin uztartzea, bideoan esaten dena pizten dituen oroitzapen edo jakintzak partekatzea. Luzatzen diren galderei erantzuna ematea. Informazio hori ezagun, irakasle eta familiako kideekin kontrastatzeko nahia sortzea.  1/2 saio
Herrerako garbitokia Idatziz jasotako kontakizunari esker informazio berria eskuratzea eta erronka nagusirako prestatzen joatea. Ulermena lantzea eta testuaren esanahia ulertzea. Testuan ematen den informazioa barneratzea. 1 saio
Txingurri erreka Altza auzoko errekaren eta garbitokiaren uraren jatorriaren berri izatea. Txingurri errekaren inguruko informazio gehiago partekatzea. Auzoko inguruak miatzea eta ingurua hobeto ezagutzea. Gelakideekin eta beste eskoletako haurrekin aurkitutako auzoko txokoak partekatzea. 1 saio
Erronka: Lagunak elkarrizketatuz Ikasleen aurreko ezagutzak unitatean landu, ikasi, partekatu, hausnartu eta debatitu denarekin uztartzea, gaiaren norbere ezagutza sortu eta barneratzeko. Gelakideak elkarrizketatzea eta esaten dutena arretaz entzutea. Besteek kontatutakoa ulertzea. Bakoitzak gaiaz barneratu duena elkarrizketa egiten duenean azaltzen jakitea eta euskaraz zuzentasunez eta era ulergarrian adieraztea.  2 saio
Hutsuneak bete Unitateari amaiera eman aurretik landutakoa errepasatzea eta ideiak argitzea. 1/2 saio
Nola egin dut lan? Norbere burua ebaluatzea eta egindako lanaren inguruan hausnartzea. 1/2 saio

Diziplinarteko izaera duenez ikasgai ezberdinetan landu daiteke unitatea, hala nola, ikerketa, euskara, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak edo IKT. 

Unitate honetako konpetentziak

OINARRIZKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
  • Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia

Espezifikoak:

  • Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta, beharrezkoa baldin bada, haiek doitzea.
  • Informazioa ulertzea, buruz ikastea, eta ulertutakoa adieraztea (pentsamendu analitikoa)
  • Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
  • Ideiak sortzea eta hautatzea (pentsamendu sortzailea).
  • Baliabide kognitiboen erabilera estrategikoa egitea, ikasitakoa baliatuz eta beste egoera batzuetara transferituz.
  • Hitzezko komunikazioa: hainbat hizkuntzatako askotariko testuak ahoz eta idatziz ulertzea eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.

DIZIPLINETAKO BARNEKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

    • Zientzietarako konpetentzia
    • Konpetentzia sozial eta zibikoa
    • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

Espezifikoak:

  • Zientzia-jakintzak egoki erabilita eta arduraz, autonomiaz eta ikuspegi kritikoz hartzea natura-ingurunearen gaineko erabakiak eta giza jarduerek ingurune horretan eragiten dituzten aldaketei buruzkoak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan jardutea gisa horretan, norberaren eta gizartearen bizitza hobetzeko eta ingurunea zaindu eta hobetzeko.
  • Norberaren gizartea ezagutzea, eta bereziki haren iraganeko eta egungo eraketa, antolamendua eta funtzionamendua; gizartea zer lurraldetan eta nola ezarrita dagoen jakitea, haren iraganaren kontzientzia hartzea eta gizakien ekintzak gizartean sortzen dituen arazoen aurrean modu positiboan jarduteko gaitasuna lantzea.
  • Bizi duen inguruneaz jabetzen den herritarra izatea eta egoera hori onartzea, konpromisoa izanda eta elkartasuna adierazita; aintzat hartzea garaiko gizarteetako aniztasun soziala eta kulturala, eta, bereziki, egungo euskal gizartekoa, eta naturarekin, bere buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko era berrien bila aritzea, gizartea hobetu eta jasangarri bihurtzeko.
  • Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, xede edo helburu pertsonalak, sozialak edo akademikoak erdiesteko.
  • Esparru pertsonal, sozial edo akademikoen berezko hitzezko, idatzizko eta ikusentzunezko testuak sortzea, eraginkortasunez erantzuteko askotariko komunikazio-beharrizanei. 

Helburuak

Ezaugarri bereizgarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide direla ohartzea eta balioestea, norberaren kultura-ezaugarri bereizgarriak eta beste talde batzuekiko desberdintasunak aintzat hartzea, eta gainerako identitate, kultura eta herriekiko errespetua izatea eta giza eskubideak errespetatzea ezinbestekoa dela ohartzea.
 
Lur planetaren egitura, itsasoen eta kontinenteen banaketa, erliebea eta hidrografia identifikatu eta irudikatzea, eta elementu geografiko nagusiak bereiztea, jakiteko zer nolako elkarreragina eta ondorioak dituzten Euskal Herriko eta Espainiako kliman eta paisaietan.
 
Gizakiak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean dituen esku-hartzeen zenbait adibide ikusi eta kritikoki aztertzea, iraunkortasunaren ikuspegitik, eguneroko bizitzan ingurumena eta ondare historikoa eta kulturala babesteko, berreskuratzeko eta kontserbatzeko jarrera izateko.
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
  
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
 
Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.
 

Ebaluazioa

Ebaluazio irizpidea orokorrak:

  • Ezaugarri bereizgarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide direla ohartzen da eta hori balioesten du, norberaren kultura-ezaugarri bereizgarriak eta beste talde batzuekiko desberdintasunak aintzat hartzen ditu, eta gainerako identitate, kultura eta herriekiko errespetua du eta giza eskubideak errespetatzea ezinbestekoa delaz ohartzen da.
  • Lur planetaren egitura, itsasoen eta kontinenteen banaketa, erliebea eta hidrografia identifikatu eta irudikatzean du, eta elementu geografiko nagusiak bereizten ditu, jakiteko zer nolako elkarreragina eta ondorioak dituzten Euskal Herriko eta Espainiako kliman eta paisaietan.
  • Gizakiak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean dituen esku-hartzeen zenbait adibide ikusi eta kritikoki aztertzen ditu, iraunkortasunaren ikuspegitik, eguneroko bizitzan ingurumena eta ondare historikoa eta kulturala babesteko, berreskuratzeko eta kontserbatzeko jarrera izateko.
  • Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzen eta interpretatzen ditu, zenbait motatako komunikazio egoerei aurre egiteko.
  • Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai da, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
  • Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egiten du, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza du, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.
     

Unitatea ebaluatzeko irizpide zehatzak:

  • Ikaslea gelakideekin taldekatze txiki eta handietan ezagutzak, iritziak eta bizipenak partekatu ditu.
  • Gelako debatean parte hartu du, interesez eta txandak errespetatuz. 
  • Idatzizko materialak ulertzeko gai izan da
  • Argazkiak atera eta beste gelakideekin batera inguruneak aztertzen eta aurkitutakoa konpartitzen parte hartu du.
  • Elkarrizketa prestatu eta aktiboki parte hartu du, galderak eginez, erantzunez eta elkarrizketatutako gelakidearen erantzunei arretaz entzunez.
  • Jasotako informazioa era ordenatu eta zuzenean adierazteko eta azaltzeko gai da.