Saltatu nabigazioa

Hutsuneak bete

OSASUNAREN INGURUKO TESTUKO HUTSUNEAK BETE

Ikusi duzun bideoko informazioa gogoratzen saiatu eta ondorengo testuko hutsuneak bete.

OSASUNA ALTZAN
 
Osasuna gaixotasun baino askoz gehiago da. bizitzeko, ingurumen osasuntsua behar dugu, lan egiteko modu orekatuak, egokia, jarduera fisiko eta psikologikoa, eta giza- aberatsak ere bai. Gaixotasunak sortzen direnean, aldiz, laguntza eta erak behar ditugu, eta horretarako, gizakiok mendeetan bildu ditugun jakintza eta ikerketa zientifikoak baliatzen ditugu.
 
Orain dela 60 urte ez zegoen osasun Altzan, auzoko mediku bakar bat baizik. Edozein ezbeharren aurrean, Altzako biztanleak joaten ziren medikuarenera edo, egoeraren arabera, gaixoaren etxera hurbiltzen zen. Hala ere, mediku zegoenez, dirua ere gutxi eta sendagaiak hain urrutiko zerbait izanik, beste metodo batzuk erabiltzen ziren oso larriak ez ziren gaixotasun edo sendatzeko.
 
Metodo horien artean ezagunena erabilera zen, edariak, ukenduak edo enplastuak egiteko. Altza inguraturik zegoen eta inguruko landare horien ezagutza handia zuten. Sendabelarrek baino askoz garrantzi handiagoa zuten Altzan, eta edozein tratamenduren aurretik, gaixotasunak edo ondoezak sendabelarrekin saiatzen ziren.
 
1970. urtetik aurrera, osasungintza zerbitzu hedatzen hasi zen, eta ondoren, Altzako lehen zabaldu zen, Errotetako lokal batean. Kontatu digutenez, bertako medikuak oso jatorrak ziren eta jendea oso gustura zegoen beraien zerbitzuekin, baina eraikina baxu bat zenez, aldetik oso gaizki antolatuta zegoen. Garai hartan, Erroteta eta Santa Barbara kaleek ez zuten eta kaleak lokatzez beteta zeuden, eta ondorioz, anbulategia kale parean egonda, zapatetan eramandako barruraino sartzen zen.
 
Hori ikusita, aldetik hobekuntzak egiteko, Altzako biztanleak elkartu eta anbulategia aldatzeko borrokatu ziren. Altzako Auzo Elkarteak ahalegin ugari egin zituen anbulategi berriaren alde, eta azkenik, Granja izeneko eraikina zegoen lekuan kokatu zen, 1984an, gaur egun dagoen tokian. Horrela, leku eta biztanleentzako egokia izatea bermatu zen. Altza Osasun Zentroada bere izen ofiziala eta Osakidetza sarearen parte da.
 
Baina, esan bezala, ez da soilik gaixotasunak zaintzea. Altzatarrak aspaldidanik ari dira osasuntsu bizitzearen aldeko borrokan. Altzan murrizteko eta auzoak parkeak, kiroldegia, pasealekuak eta bestelako azpiegiturak izateko, lan handia egiten dute. Azpimarratzekoa da kutsaduraren aurkako borroka, oso gaixotasun larriak eragiten dituelako. Altzako , gainera, Toschi-Ibérica enpresa zegoen lekuan eraiki zuten, eta enpresa horrek amiantoa ekoizten zuen (uralita izenez ezagunagoa). Ondorioz, kiroldegia bota dutenean, berria eraikitzeko, piztu da amianto-zuntzak aireratzeak biriketako gaixotasun larriak eragin ditzakeelako.
 
Borroka horietan, auzo gain, horretarako bereziki sortu dira batzorde edo lan-taldeak. Adibidez, 1990ean Gure elkartea sortu zen, Altzako ingurumenaren kontserbazio eta defentsaren alde, osasun eta kirol hobekuntzaren alde eta orokorrean, Altzako bizilagunen bizitza- alde lan egiteko. Duela gutxiago, 2017an, Altza Osasuntsuagoaren Aldeko sortu zen, kiroldegi berriaren eraikuntzan amiantoaren egoera salatzeko eta zaintzeko, eta, horrekin batera, Altza osasuntsuagoa izateko berriak sortzeko.
 
Ikusten duzun bezala, Altzan osasuna kezka handia da. Zuk zer egiten duzu osasuna lantzeko? Auzoan zer hobetuko zenuke, bizilagunen bizitza hobea izateko?

Gaitu JavaScript