Saltatu nabigazioa

Eskulanen atala

Zer da estereoskopio bat?

ESTEREOSKOPIOA

Estereoskopioa bi dimentsioko irudi bikoitz bat hiru dimentsiotan ikusi ahal izateko balio duen objektua da. Bi irudiak giza garunean nahastu eta hiru dimentsioko irudi bakar gisa ikusteko balio du, hau da, gauzakiak erliebean ikustea bideratzen duen tresna da.

Bata bestetik hurbil dauden bi puntutatik ikuspegi beraren bi argazki ateratzen badira eta bi argazki horiek estereoskopioan elkarren ondoan jartzen badira, ikuspegi hori erliebean ikusiko da.

Sir Charles Wheatstonek asmatu zuen estereoskopioa 1840an.

ESKULANA: Nola egin estereoskopio bat?

NOLA EGIN ESTEREOSKOPIO BAT

Materialak:

  • Kartoia
  • Kola zuria edo silikona (pistolarekin)
  • Guraizeak
  • Arkatza
  • Zelo
  • Erregela
  • Bi lupa

Prozesua:

  • Kartoian 17x10cmko bi laukizuzen marraztu
  • Laukizuzenak moztu
  • 10x2cm dituzten bi laukizuzen marraztu
  • Bi laukizuzenak moztu

  • 17x2cm dituzten bi laukizuzen marraztu kartoian
  • Bi laukizuzen horiek moztu
  • 17x10cm neurtzen duen kartoi zatia hartu eta bi lupak gainean jarri
  • Lupen perimetroa arkatzarekin markatu
  • Lupen perimetroaren neurrian bi borobil txikiago markatu
  • Egiaztatu borobil txiki horiek zure begien neurriarekin bat egiten dutela
  • Bat egiten badute, markatutako barne borobilak moztu.

  • 17x10eko beste laukizuzenean berdina egin.
  • Bi lupak egindako marken gainean itsatsi kola zuriarekin (denbora gehiago beharko du lehortzeko) edo silikonarekin.
  • Ondoren, berdina den beste kartoiarekin estali, lupak erdian itsatsita utziz.
  • Azkenik, soberan dituzun lau laukizuzen meheak inguruan itsatsi sortu duzun kutxa ixteko.

  • Kola lehortzen den arte itxoin behar duzu.
  • Nahi duzun koloreekin margotu dezakezu estereoskopioa

Erabilera:

  • Altzako baserrien argazki bikoitzak inprimatu
  • Mahai batean jarri eta estereoskopioaren bidez argazkiak begiratu

Zer gertatzen da?

 

Estereoskopioaren bidez begiratzeko argazkiak!