Saltatu nabigazioa

Hutsuneak bete

ESKOLEN INGURUKO TESTUKO HUTSUNEAK BETE

Gaiari amaiera bat emateko, hasieran ikusi duzun bideoko informazioa gogoratzen saiatu eta dakizunarekin ondorengo testuko hutsuneak bete.

ALTZAKO ESKOLAK ORAIN DELA 80 URTE
 
Orain dela 80 urte gutxi gorabehera, aitona-amonen garaian, diktadura garaia zen eta horrek eragin handia izan zuen . Garai hartako eskolak ez ziren gaur egun ezagutzen ditugun bezalakoak. izeneko liburu bakar bat zegoen eta bertan biltzen ziren irakasgai ezberdinen oinarrizko ezagutzak.
12 urte bete ondoren ez zen klasera joatea eta adin horretatik aurrera segitzeko aukera zuten ikasleak zorte handikoak ziren. Haurrak 6 edo urterekin hasten ziren eskolara joaten.
Altzako eskolak mailatan banatuta zeuden. Lehenengoan batuketa, kenketa, idazketa eta irakurketaren oinarriak ikasten zituzten. Bigarren mailan, berriz, matematika gehiago, geografia, eta historia pixka bat ere zuten. Azken mailan, hirugarrenean, mutilak munduan sartzeko prestatzen zituzten eta neskak, ostera, zereginak betetzeko, adibidez josten irakasten zieten.
Neskak eta mutilak banatuta zeuden, gela , eta ez ziren inoiz egoten elkarrekin, ez gelan eta ez jolastokian. 
Altzako auzokide batzuek kontatu digute ikasle batzuek klasera egiten zutela adibidez baratza ereiteko edo uzta jasotzeko garaian. Izan ere, ikasle batzuk bizi ziren eta familiari laguntzea eskolara joatea baino garrantzitsuagoa zela uste zen. Klasera arrazoi horiengatik ez joatea guztiz zegoen, bai gurasoen eta bai irakasleen aldetik. 
 
Gainera, urte egin arte eskolara joatea derrigorrezkoa bazen ere, hainbat ikaskide gelara joaten ez baziren, ez zen asko nabaritzen, normalean ikasle zeudelako gela bakoitzean, eta batzuetan 80 ikasle ere izaten ziren!
Altzatarren oroitzapenen artean, eskolan jasandako garrantzi handia dute, batzuek oso gaizki pasa zutelako. Jarrera ezegokiak oso gogorki zigortzen ziren, hitzez edota . Zigor gisa, ikasleak makil, erregela, gerriko edo eraztun gogorrekin jotzen zituzten. 
Hauek ziren beste zigor batzuk: hainbat orduz paretara begira egotea, edo besoak bi alboetara zabaldu eta pisutsuei eustea.
Garai hartako eskolek ez zuten , horregatik, ikasleak jolasorduan auzora ateratzen ziren jolastera, eta kaleetan, plazetan edo frontoian egoten ziren gelara bueltatzeko ordura arte.
Horrela kontatu digute hainbat altzatarrek nolakoa zen eskola orain dela urte. Orain hausnar dezagun pixka bat. Nola kontatuko zenioke beste garai bateko norbaiti zure eskola nolakoa den?
Informazio hau Altzako 106 auzokideri egindako elkarrizketetatik dator.

Gaitu JavaScript