Saltatu nabigazioa

Gaian murgiltzen

Sarrera

Atal honetan denboran atzera bidaiatuko dugu eta Altzako etxe gehienetan ura ez zegoen garaira joango gara.

Urarik ez zegoen arren, Altzatarrek edateko, janaria prestatzeko eta arropa garbitzeko ura behar zuten. Ur hori iturrietatik hartu eta etxeetara eramaten zuten.

Hala ere, azken kasurako (arropa asko garbitzeko), ur kantitate handia behar zenez, auzo gehienetan zeuden garbitokietara joan behar zuten arropa garbitzera.

Gaurkoan garbitoki horien inguruan gehiago ikasiko dugu.

Has gaitezen!

Has gaitezen!

Gaian sartzen hasteko goazen bideo hau ikustera, ea zer iruditzen zaizun.

Gogoratu bideoan aipatzen den informazio guztia zure auzokideek kontatu digutela, beraz, zure inguruko jendearen historietan oinarrituta dago bideoko edukia.

Bideoaren inguruan hausnartzen

Badakizu arropa eskuz garbitzen? Oso garrantzitsua da arropa ondo igurztea, baina are garrantzitsuagoa ahalik eta ur gehien kentzea, arropa estutuz.

Ondoren, egokiĀ zabaldu behar da arropa, eta haizea badabil, askoz hobeto.

Zer iruditzen zaizu arropa eskuz garbitzeko lana esperimentatzea eta ikastea?

Zein itxura dute garbitokiek?


Ikertu pixka bat, ea zer deskubritzen duzun!

Aprobetxatu aukera hau bideoaz debatitzeko, gelakideekin hausnarketak partekatzeko eta erronkarako prestatzen joateko!