Saltatu nabigazioa

2 Zikloko ariketak

Buruketak

BURUKETAK

Auzoko dendetan lagundu ahal izateko, ezinbestekoa da ondorengo buruketak ebazten jakitea. Animatu zaitez dendei loturiko buruketak ebaztera!

Buruketak ebazteko argibideak

  1. Lehenengo, enunziatua ongi ULERTU behar duzu, horretarako buruketa hainbat aldiz irakurri, DATUAK AZPIMARRATU eta GALDERA INGURATU behar duzu. Zure buruari birkontatu. Agian lagungarria izanen zaizu ere marrazkitxo bat egitea.
  2. Buruketa EBAZTEKO PLANA PENTSATU behar duzu. Horretarako, zure buruari esan: 
  • Lehenbizi, hauxe kalkulatuko dut……
  • Gero, hauxe kalkulatuko dut ……..
  1. Pentsatutako PLANA BURUTZEA: eragiketak ordenean egingo dituzu eta azpian EBAZPENA idatziko duzu.
  2. Bukatzeko, EMAITZA EGIAZTATUKO DUZU: Horretarako, erantzuna buruketan txertatuko duzu eta logikoa den ala ez ikusiko duzu.

 

2 ZIKLOA

 

Amaiaren ile-apaindegian 12 gizon, 25 emakume eta 4 haur izan dira gaur. Zenbat lagun izan dira guztira Amaiaren ile-apaindegian?

 

Supermerkatu batean, ur-botilez betetako 30 kutxa jaso dituzte. Kutxa bakoitzean 6 botila baldin badaude, zenbat botila jaso dituzte guztira?

 

Monikak CDen 7 pakete erosi ditu. Pakete bakoitzak 21 € balio du. Zenbat diru gastatu du?

 

Anek 35 €-ko jertse bat, 40 €-ko galtza batzuk eta 32 €-ko gona bat erosi, eta 120 € eman ditu ordaintzeko. Zenbat diru hartuko du bueltan?

 

Biltegi batean 18 kutxa madari daude. Kutxa bakoitzak 9 kg madari ditu. Horrez gain, beste 20 kg madari ere badaude biltegian, poltsatan. Zenbat kilo madari daude guztira?

 

2 poltsa musuzapi erosi ditut. Poltsa bakoitzean 12 pakete datoz, eta pakete bakoitzak 8 musuzapi ditu. Zenbat musuzapi erosi ditut guztira?

 

Kamioi batek 12.000 kilo eraman ditzake gehienez. Eraman al ditzake sagarrez betetako 58na kiloko 230 kutxa? Zergatik?

 

Zeramika-denda batean, 10 kutxa pitxer jaso dituzte. Kutxa bakoitzean 6 pitxerreko 8 sorta daude. Zenbat pitxer jaso dituzte guztira dendan?

 

Lagun batzuek 6 bizikleta erosi dituzte. 375 € balio du bizikleta bakoitzak. Zenbat ordaindu dute guztira?

 

Endikak zenbait DVD erosi ditu. DVDek 72 € balio dute guztira. Saltzaileak 28 € eman badizkio bueltan Endikari, zenbat diru eman dio Endikak saltzaileari?

 

Mariak auto bat erosi du eta 180 €-ko 114 kuota ordaindu behar ditu. Zenbat ordainduko du guztira Mariak?

 

Lantegi batean 125 galtza josten dituzte egunean. Zenbat galtza josiko dituzte urtebetean?

 

Diegok beroki bat erosi zuen. 50 €-ko 4 billete eman zituen ordaintzeko, eta 27 € jaso zituen bueltan. Zenbat balio zuen berokiak?

 

Hipermerkatu batean, 746 €-ko telebista batzuei 29 €-ko beherapena egin diete. Halako 125 telebista saldu dituzte gaur. Zenbat diru bildu dute guztira telebista horiek salduta?