Saltatu nabigazioa

Gaian murgiltzen

Sarrera

Gaurkoan Altzako baratzak nolakoak ziren aztertuko eta auzoan zuten garrantzia ikasiko dugu.

Nolakoak izango ziren auzoko baratzak? Gaur egungoen parekoak al ziren? Era berean ereiten zen? 

Goazen gaian murgiltzera!

Has gaitezen!

Gaiaren inguruko informazioa biltzen hasteko goazen bideo hau ikustera, ea zer iruditzen zaizuen.

Gogoratu bideoan aipatzen den informazio guztia zuen auzokideek kontatu digutela, beraz, zuen inguruko jendearen bizipenetan oinarrituta dago jarraian entzungo duzuena.

Galderak erantzunez!

Bideoan esan dena aztertuz eta haurnartzeko denbora hartuz, ondorengo galderei erantzuna eman:

  • Baratzean lan egiteari esker zein behar asetzen direla uste duzu?
  • Nola lotzen dira baratzeko lana, sinismenak eta jakintza zientifikoak?