Saltatu nabigazioa

Jolasak Altzan

Altzako jolasak

Altzako biztanleekin hitz egin eta kontakizun asko partekatu ondoren, jolasen gaia duen garrantziaz ohartu gara.
Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutako bizipen, tradizio, jolas eta jolasteko erak ekarri ditugu, eta iraganeko jolasetan murgilduko gara, Altzan eta orokorrean.
 
jolasak
Unitate honetan zehar, zenbait audio eta bideo bildu ditugu. Denetan, jolasen inguruan hitz egiten da, beraz, altzako bizilagunen ahots desberdinak entzuteko aukera izango duzu eta zure jolas gustukoenak beste jolas batzuekin alderatuko dituzu ere.
Gaia lantzen ari zaren bitartean jolasteko aukera izango duzu ere, jolas berriak ezagutuz edo ezagutzen dituzunak burura ekarriz.
Unitate honen erronka nagusia jolas ezberdinen eta jolasteko era ezberdinen inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea da, iraganeko jolasak nolakoak ziren ikertuz eta gehien gustatu zaizkizun hiru jolas nagusien inguruan lantxo bat gauzatuz. 
Amaieran aukeratutako jolas horietakoren batera jolasteko aukera izango duzu ere!
 
 
Goazen jolasen mundua deskubritzera. Has gaitezen gaian murgiltzen!
 erronka 2