Saltatu nabigazioa

Gidalerro didaktikoak

Datu orria

UNITATEAREN DESKRIBAPENA:

Komunikabideak ikasle guztien bizitzaren eta garapenaren parte dira.  Komunikabideen bidez berriak jasotzen ditugu, denbora entretenigarria pasatzen dugu, informazio interesgarria barneratzen dugu eta batez ere elkarrekin erraztasun handiz komunikatzeko aukera dugu. Komunikabideek ikasleen bizitzen egunerokotasunaren parte dira. Hori dela eta, ezinbestekoa da hauen garrantziaz eskolan hausnartzea.

Horretaz gain, komunikabideek berebiziko aldaketan jasan dituzte azken urteetan. Oso interesgarria da ikustea aldaketa horiek zeintzuk izan diren eta zein eragin izan dituzte Altzako biztanleen bizimoduan. Goazen Altzako iraganeko historia ezagutzea eta urteetan zehar eman diren aldaketen inguruan hausnartzea. Goazen gaur egun ditugun errekurtsoak erabiltzea eta IKTek eskaintzen dituzten aukera anitzak aprobetxatzera.

Unitate honetan ikasleen aurre ezagutza eta esperientzietatik abiatuz, auzoko komunikabideen historian murgilduz, auzokideen kontakizunak entzunez, gelakideekin jakintzak partekatuz eta elkarrekin informazioa debatituz erronka nagusi bat gauzatuko dute. Erronka proiektuko unitate ezberdinetan zehar landu dutena biltzea eta sormena erabiliz kolektiboki (gelakide guztiak elkarrekin parte hartuz) irratsaio bat grabatzea izango da. Horretarako beharrezkoak izango diren oinarri guztiak gai ezberdinetan aurkituko dituzte. Irratsaioa grabatzeko azalpenak, berriz, erronkaren atazan eskuragarri izango dute.

Nahiz eta komunikabideen gaiaren edukiak landuko diren, helburua ez da eduki horiek barneratzea izango, ikasleek norbere ezagutzak partekatzea eta elkarrekin kolektiboki eraikitzea izango baita garrantzitsuena.

Izenburua Altzako komunikabideak
Ataza kopurua 7 1/2
Maila / Zikloa Gaia egokitu eta sakontasun ezberdinarekin landu daitekenez, Lehen Hezkuntzako hiru ziklotan landu daiteke. 
Azken erronka Landutako gai ezberdinen inguruan eta ikasitakoa erabiliz kolektiboki irratsaio bat sortzea.
Saio kopurua 7
Baliabideak eta IKT tresnak Ordenagailua eta internet sarea.

Ikasketa bidea eta tenporizazioa

Atazak Atazaren helburu espezifikoak Tenporalizazioa
Altzako komunikabideak Gaia zein den ezagutzea, gaiaren inguruko aurreideiak eta ezagutzak partekatzen hastea, unitatean lantzea espero dena pentsatzea eta partekatzea.

 1/2 saio

Gaian murgiltzen Bideoa ikusiz gaiaren inguruko informazio gehiago eskuratzea, ikasleek dakitenarekin uztartzea, bideoan esaten dena pizten dituen oroitzapen edo jakintzak partekatzea. Informazio hori ezagun, irakasle eta familiako kideekin kontrastatzeko nahia sortzea. Proposatzen diren gai ezberdinen inguruko ezagutzan partekatzea. 1/2 saio
Eskutitzak idazten Ikasleek eskutitza idazteko sormena lantzea. Zuzentasunez idazten jakitea. Gaiari loturiko ezagutzen inguruan hausnartzea. 1 saio
Hutsuneak bete Unitateari amaiera eman aurretik landutakoa errepasatzea eta ideiak argitzea. 1/2 saio
Ezberdintasunak aurkituz Irudiaren inguruan hausnartzea eta bista abilezia neurtzea. Gaiaren inguruan pentsatzeko astia izatea. 1/2 saio
Erronka. Irratsaioen garrantzia Ikasleen aurreko ezagutzak unitatean landu, ikasi, partekatu, hausnartu eta debatitu denarekin uztartzea eta proiektu kolektibo batean parte hartzea. Unitate honen erronka nagusia kolektiboki irratsaio bat sortzea izango da. Irratsaioa grabatu eta editatzeko rol ezberdinak banatzea eta adostea. Gai ezberdinen inguruko errepasoa egitea. Argitasunez hitz egitea eta mezuak eraginkorki transmititzen jakitea. 4 saio
Nola egin dut lan? Norbere burua ebaluatzea eta egindako lanaren inguruan hausnartzea. 1/2 saio

Diziplinarteko izaera duenez ikasgai ezberdinetan landu daiteke unitatea, hala nola, ikerketa, euskara, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak edo IKT. 

Unitate honetako konpetentziak

OINARRIZKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
  • Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
  • Elkarbizitzarako konpetentzia

Espezifikoak:

  • Hitzezko eta idatzizko komunikazio jariokor, autonomo, sortzaile eta eraginkorrak egitea.
  • Hitzik gabeko kodeak ulertzea eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko.
  • Informazioa bilatzea, aukeratzea, gordetzea eta berreskuratzea hainbat informazio-iturritatik (informazio-iturri inprimatu, ahozko, ikus-entzunezko, digital eta bestelakoetatik), eta iturri horien egokitasuna ebaluatzea.
  • Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
  • Ideiak sortzea eta hautatzea (pentsamendu sortzailea).
  • Norberaren portaerak giza eskubideen oinarrian dauden printzipio etikoak eta elkarbizitzaren oinarri diren gizarte-ohituretatik eratortzen diren arauak betetzea.

DIZIPLINETAKO BARNEKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Teknologiarako konpetentzia
  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
  • Konpetentzia sozial eta zibikoa

Espezifikoak:

  • Arazo teknologikoak zehaztasunez hautematea eta mugatzea, eta horiek konpontzeko irtenbideak diseinatzea, jakintza teknologikoak eta gainerako jakintza-adarretakoak erabilita edota objektuak zein sistemak aztertzeko metodoaren bidez eskuratutako jakintzak baliatuta, irtenbide horien plangintza eta gauzapena eraginkorra, sortzailea eta lankidetzan gauzatutakoa izan dadin.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko.
  • Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, xede edo helburu pertsonalak, sozialak edo akademikoak erdiesteko.
  • Esparru pertsonal, sozial edo akademikoen berezko hitzezko, idatzizko eta ikusentzunezko testuak sortzea, eraginkortasunez erantzuteko askotariko komunikazio-beharrizanei. 
  • Ingurune teknologikoko baliabideak testuinguru anitzetan erabiltzea, informazioa egoki aukeratu eta interpretatuta, ingurune horren funtzionamendua ulertzeko eta egungo gizarte teknifikatuak dituen ohiko arazoak konpontzeko
  • Norbera banakako pertsona dela eta gizartean beste pertsona batzuekin bizi dela ulertzea, eta pertsona horiekin lanean aritzea eta antolatzea askotariko ezaugarriak eta xedeak dituzten taldeetan, maila bat baino gehiagotan (familian, eskolan, auzoan, herrian, nazioan eta gainerako mailetan).
  • Bizi duen inguruneaz jabetzen den herritarra izatea eta egoera hori onartzea, konpromisoa izanda eta elkartasuna adierazita; aintzat hartzea garaiko gizarteetako aniztasun soziala eta kulturala, eta, bereziki, egungo euskal gizartekoa, eta naturarekin, bere buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko era berrien bila aritzea, gizartea hobetu eta jasangarri bihurtzeko.

Helburuak

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko. 
 
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
  
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
  
Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
 
Autonomiaz eta arduraz jokatzea eguneroko bizitzan, talde-harremanetan, ikasgelan, ikastetxean eta ingurune hurbilean, eta komunikazio- eta gizarte-trebetasunak erabiltzea gizartean erlazionatzeko, haren parte izanik.
  
Bizikidetza-arauak proposatu, egin eta errespetatzea, eta elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea gatazkak eraldatzeko, guztien artean ingurune atsegin iraunkor bat sortzeko.

Ebaluazioa

Ebaluazio irizpidea orokorrak:

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzen ditu informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko. 
  • Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzen eta interpretatzen dittu, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
  • Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai da, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
  • Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzen du, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzen ditu, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
  • Autonomiaz eta arduraz jokatzen du eguneroko bizitzan, talde-harremanetan, ikasgelan, ikastetxean eta ingurune hurbilean, eta komunikazio- eta gizarte-trebetasunak erabiltzen ditu gizartean erlazionatzeko, haren parte izanik.
  • Bizikidetza-arauak proposatu, egin eta errespetatzen ditu, eta elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzen ditu gatazkak eraldatzeko, guztien artean ingurune atsegin iraunkor bat sortzeko.

Unitatea ebaluatzeko irizpide zehatzak:

  • Gaia sakontasunez landu du, bere aurre ezagutzak gelakideekin partekatuz
  • Gelako debatean parte hartu du, interesez eta txandak errespetatuz. 
  • Eskutitza zuzentasunez idazteko gai izan da, bertan eduki interesgarria azalduz.
  • Irratsaioa prestatzen aktiboki parte hartu du, bere rola betez eta gelakideen artean giro atsegina egoteko lan eginez
  • Erronka gogoz gauzatu du. Kalitate oneko ekoizpen bat aurkeztu du eta era ulergarrian egin du.
  • Besteen atal eta lanetan interesa jarri du, lan kolektiboa aurrera ateratzea ahalbidetuz.