Saltatu nabigazioa

Altzako baserriak

Altzako baserriak

Ellkarrizketetan behin eta berriro altzatar batzuentzako baserriek auzoan izan duten garrantzia atera da.
Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutakoa oinarritzat hartuz eta beste iturrietatik informazioa bilduz, baserrien bizimodu eta garrantziaz hausnartuko dugu.
 
garbera
Gaurkoan auzoko baserri nagusiak ezagutuko ditugu, baserrien garrantzia nola aldatu den aztertuko dugu, zutik jarraitzen duten baserrietatik ibilbide bat egingo dugu eta horiei loturiko albiste batzuen berri izango dugu ere.
Pixkanaka auzoko baserrien inguruan informazioa biltzen joango gara eta amaieran, informazio guzti horrekin eta ingurukoek gurekin partekatu dezaketen informazioarekin lantxo bat gauzatuko dugu.
Unitatearen erronka aukeran dauden gaietako baten inguruan ikerketa txiki bat egitea eta ekoizpen bat gauzatzea izango da.
Lan horren entrega nahiago duzun formatuan egin dezakezu, beraz, animatu zaitez originala izatera!
 
 
Goazen baserrien mundua deskubritzera. Has gaitezen gaian murgiltzen!
 erronka 5