Saltatu nabigazioa

Altzako dendak

Altzako dendak

Altzako biztanleekin izan ditugun elkarrizketetan, askotan azaltzen da auzoko denden gaia. Auzoko dendak berebiziko garrantzia dute altzatarren eguneroko bizitzan.

Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutako kontutxo batzuk ekarri ditugu, eta dendei eta bertan ematen diren harremanei buruz hitz egingo dugu, lehengo eta oraingo kontuak uztartuz.

dendak

Unitate honetan zehar, zenbait audio, kontakizun, irudi eta ariketa bildu ditugu. Denetan, dendei buruz hitz egiten da, eta aukera izango duzu ahots desberdinak entzuteko eta bizipen ezberdinetan murgiltzeko.

Ahots eta ahoskera batzuk entzuten ez zara, agian, ohituta egongo. Lasai, saiatu zaitez behar duzun guztietan entzuten, pauseri ematen eta gelakideekin zure zalantzak partekatzen.

Unitate honen helburu nagusia da bideoa ikusiz, kontakizunak entzunez eta informazioa irakurriz, dendek auzoan duten garrantziaren inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea.

Unitateko erronka gisa zure denda diseinatuko duzu, Altzan irekitzea gustatuko litzaizukeen denda irudikatuz, deskribatuz eta logoa diseinatuz.

Has gaitezen auzoko denden gaian murgiltzen!

erronka 8