Saltatu nabigazioa

Erronka. Argazkiak biziz

Erronka. Argazkitik testura

Hurrengo atalean aurkituko duzun argazki bati edo alardeari loturik aurkitzen duzun argazki bati bizia emango diozu oraingoan. 

Beraz, argazkien artean arakatu, argazki bat aukeratu eta ondorengo pausoak jarraitu.

ARGAZKITIK TESTURA

1- Istorio bat edo ipuina idazteko gustatzen zaidan argazkia aukeratuko dut argazkien galerian arakatuz edo interneten bilatuz.

2- Argazkia zehazki begiratuz, istorioaren HASIERA asmatuko dut, bertan agertzen diren elementu guztiak azalduz, eta ahal ditudan nabardura gehienak emanez: nolakoa den protagonista, nolakoa den lekua, zein usain dauden, zer sentitzen duten pertsonaiek, zer egiten ari diren...

3- Lehen azaldutako ekintza garatuko dut, nahi ditudan elementuak sortuz eta amaiera emango diot..

4- Izenburua asmatu eta idatziko dut.

5-Testu osoa irakurri eta behatuko dut: Ea istorioak koherentzia duen. Ea aditz denborak mantentzen diren. Ea puntuazio zeinuak erabili ditudan. Ea lokailuak errepikatzen ditudan (eta...eta...eta). Ea ortografia ondo erabili dudan. Ea testua aberasteko esamoldeak gehitu ditzakedan.

6- Talde aurrean irakurriko dut edo audioan grabatuko dut eta jasotako iradokizunak sartuko ditut.

Gogoratu! Oso garrantzitsua da idazten ari zaren bitartean aurretik zenekina eta ikasi duzuna istorioan islatzea.