Saltatu nabigazioa

Kontakizunak

Denden inguruko elkarrizketak

Ikusi ondorengo bideoak eta idatzi paper batean bideo bakoitzetik zure ikaskideekin komentatzea eta partekatzea gustatuko litzaizukena.

Ea interesgarria iruditzen zaizun zure auzokideek kontatutakoa!

Debatea

Bi bideoak ikusi ondoren, bertan azaldutako informazioa debatitzeko garaia iritsi da!

1 TALDEKATZEA

Lau edo bost kideko talde txikiak osatu eta zuen artean apuntatutako ideiak partekatu. Elkarrizketak interesgarriak iruditu al zaizkizue? ezagunen batek horrelakoak kontatu al dizkizue? Ezagutzen al duzu norbait auzoko dendetan lan egiten duena? 

Komentatu zure ikaskideekin gehien interesatu zaizuena.

2 TALDEKATZEA

Talde txikitan debatitu ondoren, partekatu gelakide guztiekin zer den ondorioztatu duzuena edo elkarrizketa horietatik azpimarratu nahi duzuena.

Gelako norbaitek ezagutzen dituen kontakizun edo historiak partekatu nahi al ditu? Ze bizipen etorri zaizkizue burura?