Saltatu nabigazioa

Kutsadura

Ariketak egiteko garaia!

Estatu mailan, Euskal Herriaren industria-dentsitatea oso altua da. Bertan mota askotako industriak eta lantegiak daude, nazionalak eta nazioartekoak. Biztanleriaren beharrizanak asetzeko behar diren mekanismoak sortzeko, produzitzeko, lantzeko… erabiltzen dira.
 
Gehiegizko industrializazioak abantailak eta desabantailak ditu. Desabantailen artean, fabrikek eta industriek izugarrizko kutsadura-arazoak sortzen dituzte, airean eta uretan batez ere, eta, ondorioz, izaki bizidun guztiek pairatzen dituzte arazo horiek. Euskal Herrian galdategi eta errausketa-instalazio ugari daude. Burdinaren eta altzairuaren galdaketak itzelezko gas kutsakorrak sortzen ditu, eta hondakinen errausketak, are gehiago. Espainian egin den erregistro baten arabera, Euskal Herrian 370 enpresek emisioak sortzen dituzte edo kutsadura iturri dira. Altza eta inguruetan industriak garrantzi handia izan duenez, kutsadura aldetik eragina izan du auzoan.
Goazen industriek sortu ditzazketen kalteak hainbat ariketen bidez deskubritzera.
Ondorengo atalean zure zikloko ariketa aukeratu.