Gutun bat idatziz
Iraganean gutunak ziren hurrun bizi ziren familia eta ezagunekin harremana mantentzeko komunikabide erraz eta erabiliena.
Gutunek egunerokotasunean presentzia handia zuten eta bizitzaren kontu eta berri garrantzitsuenak transmititzeko erabiltzen ziren.
Gutunak bidali eta jasotzea prozesu luzea zen, beraz, oso ongi pentsatu behar zen komunikatu nahi zena.
Oraingo honetan gure aiton-amonen egoeran jarriko gara eta teknologia berririk gabeko mundu batean biziko bagina bezala eskuz eskutitz bat idatziko dugu.
Gaia zuek aukeratu dezakezue, hala ere, hemen hainbat ideia:
- Kanpoan bizi den edo aspadi ikusten ez duzun norbaiti eskutitza idaztea zure eguneroko bizitza eta egoeraren inguruan idazteko.
- Etorkizuneko norbaiti zure bizitza nolakoa den azaltzea.
- Iraganeko zure familiako kideei gutun bat idaztea gaur egungo bizitza nolakoa den kontatuz.
- Nahiago duzun pertsonari komunikabideak nola aldatu diren laburtzen duen gutun bat idaztea.
Gutuna idazteko jarraian gida bat aurkituko duzue, bertan gutunak nola idazten diren azaltzen da eta hainbat aholku ematen dira ere: