Saltatu nabigazioa

Erronka. Irratsaioen garrantzia

Erronka. Irratsaio bat prestatuz

Irratiek eta irratsaioek garrantzi handia izan dute auzoan urteetan zehar.

Berriak eta albisteak jakiteko komunikabide arrunta eta eraginkorra ziren.

Albisteez gain, altzatarrentzat interesgarriak ziren gaiak jorratu izan dira askotan irratsaioetan.

Gaurkoan, beraz, auzoko bizilagunentzako, zuen familia eta ezagunentzako eta zuen lagunentzako irratsaio bat sortuko dugu.

Irratsaioa elkarrekin sortzea da asmoa, gelako pertsona bakoitza rol bat hartuz eta guztien artean Altzan garrantzia izan duten gaien inguruko irratsaioa grabatuz.

Irratsaioaren oinarri gisa gai bakoitzean egin duzuen lanketa izango duzue, beraz, gai ezberdinak banatu eta landu ditzazkezue,  nahiago duzuen ordenean eta interesgarrien iruditu zaizuen informazioa aurkeztuz.

Gogoratu momentura arte landu ditugun gaiak honakoak direla:

  • Altzako eskolak orain dela 80 urte
  • Jolasak Altzan
  • Altzako baratzak
  • Altzako baserriak
  • Migrazioak Altzan
  • Altzako garbitokiak
  • Gabonetako ohiturak Altzan
  • Auzoko dendak
  • Altzako festak
  • Industria Altzan
  • Osasuna Altzan
  • Altzako alardea
  • Altzako komunikabideak

Irratsaioa prestatu eta grabatzeko irakurri arretaz ondorengo dokumentua.

Bertan zer egin behar duzuen zehazten da eta rol banaketarako ideiak luzatzen dira.

Gogoratu, erronka nagusia guztion artean ikasi duzuena auzoko jendearekin partekatzea da eta horretarako guztiok parte hartu behar duzue irratsaioa elkarrekin eraikitzen!