Saltatu nabigazioa

Goazen jolastera

Altzako beste haurrekin jolasak partekatu!

Jarraian aurkituko duzuen muralean zuen jolas gustokoenak partekatu ditzazkezue eta zure gelakide edo auzoko beste haurrei gustatzen zaizkien jolasak ikusi.

Animatu zaitez parte hartzera!

Hecho con Padlet

Kanikak

Kaniken jolasa ezagutzen al duzu?

Kanikekin jolasteko aukera anitz daude, uste baino askoz jolas gehiago egin daitezke kanikekin. Ikusi ondorengo bideoa kanikekin egin daitezkeen jolasak ikusteko.

Kanikak erabiliz beste jolasteko eraren bat ezagutzen al duzu edo bururatzen al zaizu? Animatu zaitez zure gelakideekin partekatzera!

Beste jolas tradizionalen bat ezagutzen al duzu?

Txapak

Txapen jolasa oso ezaguna da ere. Jarraian jolas horren inguruko informazio gehiago aurkituko duzu!

Animatuko zinateke txapetara jolastera?

Jolasteko materialak lortzen

Jolasteko txapak eskuratzea oso erraza da!

Auzoko taberna batera hurbildu ezkero, seguruenik txapa asko izango dituzte.

Animatu zaitez txapa gutxi batzuk eskatzera.

Txapa mota asko daudenez, oso ohikoa zen mota ezberdinetako txapak biltzea eta lagunekin trukatzea!

Gainera, hauek argazkiekin apaintzea oso dibertigarria da ere!

Ondo pasa  jolasten!