Saltatu nabigazioa

Errronka. Zure denda diseinatu

Erronka. Denda sortzen!

Imaginatu zure auzoan denda bat irekitzeko aukera ematen dizutela.  Zer nolako denda irekiko zenuke.

Egin zure inguruko denden azterketa. Zer falta da auzoan? Zer gustatuko litzaizuke saltzea? Zergatik?

Auzoko denden azterketa egin eta galdera horiek erantzun eta gero erabaki zein izango da auzoan irekiko duzun denda berria.

Goazen dendaren diseinuan murgiltzera. Idatzi dokumentu batean

  1. Dendari jarriko zeniokeen izena
  2. Deskribatu zer saltzen da bertan
  3. Erabaki zein izango zen dendaren kokapena

Behin hau egin duzularik diseinatu kartel txiki bat zure dendaren informazio nagusiarekin. Hemen auzoko denden hainbat eredu:

Tienda de comestibles   huici

Licores  Arzac

Ultramarinos

Almacenes

Logotipoa

Gaur egungo denda gehienek logotipo bat dute. Logotipoa, batzuetan logo laburtzapenaz ere deitua, erakunde edo marka bat identifikatzen duen elementu grafikoa da. Grafiko soil batez diseinatu badaitezke ere, maiz erakunde edo marka izena ere barnehartzen dute, irudi edota tipografia berezi batez.

Saiatu zure dendarako logotipo deigarri bat sortzen!

Hemen hainbat eredu:

Aurkezpena

Prestatu aurkezpen bat nahiago duzun formatuan (Power Point, Prezi, inforgrafia, bideo, mural, ...).

Aurkezpen horretan txertatu behar duzun informazioa ondorengoa izango da:

  • Dendaren izena
  • Dendaren logoa
  • Dendaren kokapena
  • Dendaren deskribapena
  • Denda horretan saltzen denaren deskribapena
  • Denda bertan irekitzearen zergatia

Egin aurkezpena zure gelakideen aurrean eta disfrutatu zure gelakideek prestatu dituzten aurkezpenak ikusten!