Saltatu nabigazioa

Gaian murgiltzen

Sarrera

Gaurkoan Altzako komunikabideak nolakoak ziren aztertuko  dugu eta auzora berriak nola iristen ziren ikusiko dugu.

Nola komunikatzen ziren altzako bizilagunek auzoko edo auzoz kanpoko pertsonekin aurrez-aurre elkar ikusteko aukerarik ez bazuten?

Nola iristen ziren albisteak auzora? Telebistarik al zegoen?

Goazen gaian murgiltzera!

Has gaitezen!

Gaiaren inguruko informazioa biltzen hasteko goazen bideo hau ikustera, ea zer iruditzen zaizuen.

Gogoratu bideoan aipatzen den informazio guztia zuen auzokideek kontatu digutela, beraz, zuen inguruko jendearen bizipenetan oinarrituta dago jarraian entzungo duzuena.

Goazen debatitzera

Hausnarketan laguntzeko, erantzun ondorengo galderari:  

  • Imagina ezazu nola izango litzatekeen zure bizitza telefonorik gabe. Idatzi eta bidali al duzu inoiz gutunik?
  • Irratia entzutea gustuko duzu? Hartu duzu inoiz parte irratsaioren batean?

Hitz egin dezagun eta aztertu komunikabideei loturiko gai edo afera nagusiak, bideoan aipatzen dena eta ezagutzen duguna alderatuz.

Horrela, errazago egingo zaigu auzoko industria nolakoa den eta nolakoa izan den aztertzea.

Hemen komentatu daitezkeen hainbat gaien adibideak aurkituko dituzue:

  • Albisteak eta berriak
  • Lagun eta ezagunekin geratzea
  • Telefono mugikorrek ekarri dituzten aldaketak
  • Liburu eta liburutegien garrantzia
  • Informazioa lortzeko bideak
  • Irratiaren garrantzia
  • Egunkaria
  • Telebistak
  • Gutunak
  • Telefonoa
  • Komunikabideak eta bizikidetza
  • Elkarrekin informazioa eta errekurtsoak partekatzea
  • Auzoko zaintzak