Saltatu nabigazioa

Gidalerro didaktikoak

Datu orria

UNITATEAREN DESKRIBAPENA:

Altzako auzoan migrazioek berebiziko garrantzia izan dute. Altzako biztanle askok iraganeko migratzaileen seme-alabak edo migrazio berrien seme-alabak dira. Migrazio horiei esker Altza auzoa gaur egun ezagutzen dugun bezalakoa da. Gainera, nahiz eta familian migrazioei loturiko kiderik ez izan, seguruenik ikasle guztiek industria iraultza garaian edo geroago etorritako jendearen lagun eta ezagunak dira. Beraz, auzoan hainbesteko garrantzia duen gai hau eskolan lantzea ezinbestekoa da ere.


Migratu zuen jendeari eta etorri berri den jendeari esker ohitura, abesti eta tradizio asko iritsi dira auzora, batzuk ere euskaratuak izan dira eta guztion parte dira orain. Goazen hausnartzera eta migrazioen munduan murgiltzera.


Unitate honetan ikasleen aurre ezagutza eta esperientzietatik abiatuz, Altzako migrazioen historian murgilduz, auzokideen kontakizunak entzunez, gelakideekin jakintzak partekatuz eta elkarrekin informazioa debatituz erronka nagusi bat gauzatzeko prestatuko dira. Erronka unitateko ataza ezberdinetan landu dutenaren inguruan hausnartu eta gero ezagun bati migrazioen inguruko elkarrizketa bat egitea izango da. Horretarako beharrezkoak izango diren oinarri guztiak ataza ezberdinetan aurkituko dituzte, pixkanaka hausnartuz eta erronka nagusira hurbilduz. Elkarrizketa eginez migrazioen inguruan asko ikasiko dute eta hausnarketa sakonago bat egiteko gai izango dira.


Nahiz eta migrazioen gaiaren edukiak landuko diren, helburua ez da eduki horiek barneratzea izango, ikasleek norbere ezagutzak partekatzea eta elkarrekin kolektiboki eraikitzea izango baita garrantzitsuena. Izan ere, pertsona guztioz gaiaren inguruko ezagutzak ditugu eta horiek elkarlotuz, informazio berria ulertuz, kideekin partekatuz, debatituz eta migrazioa lehenengo pertsonan bizi duten auzokideei elkarrizketak eginez Altzako migrazioen historia guztion artean eraikitzea da unitatearen helburu nagusia.

Izenburua Migrazioak Altzan
Ataza kopurua 8
Maila / Zikloa Gaia egokitu eta sakontasun ezberdinarekin landu daitekenez, Lehen Hezkuntzako hiru ziklotan landu daiteke. Hala ere unitate hau 2 edo 3 zikloan lantzea gomendatzen da.
Azken erronka Ikasleek elkarrizketa bat egingo diote migrazioen auzia zuzenean bizi izan duen norbaiti.
Saio kopurua 7
Baliabideak eta IKT tresnak Ordenagailua eta internet sarea.

Ikasketa bidea eta tenporizazioa

Atazak Atazaren helburu espezifikoak Tenporalizazioa
Migrazioak Altzan Gaia zein den ezagutzea, gaiaren inguruko aurreideiak eta ezagutzak partekatzen hastea, gertuko esperientziak edo bizikenak partekatzea, unitatean lantzea espero dena pentsatzea eta partekatzea.

 1/2 saio

Gaian murgiltzen Bideoa ikusiz gaiaren inguruko informazio gehiago eskuratzea, ikasleek dakitenarekin uztartzea, bideoan esaten dena pizten dituen oroitzapen edo jakintzak partekatzea. Informazio hori ezagun, irakasle eta familiako kideekin kontrastatzeko nahia sortzea. Galderei elkarrekin erantzuna ematea. 1/2 saio
Hausnartzeko bideoa

Hain ezaguna ez zaigun egoera bat ikustea horren inguruan hausnartzeko eta migrazioetan eman diren aldaketen inguruan gogoeta egiteko. Erreportaia arretaz ikustea eta aipatzen diren ideia nagusiak ulertzea. Planteatzen diren galderei elkarrekin erantzuna ematen saiatzea.

1 saio
Migrazioa eta emakumeak Gaur egun hain garrantzitsua den generoaren ikuspuntua migrazioetan izan duen garrantzia ulertzea. Migratu duten emakumeen bizipenak irakurriz, genero eta migrazio gaien arteko loturari buruz debatitzea. 1 saio
Informazio gehigarria Aurretik landu dena osatzea eta erronka gauzatzeko baliagarria izan daitekeen informazio gehiago eskuratzea. 1/2 saio
Erronka: elkarrizketak egiten

Auzokideek kontatzen dutena entzutea eta ulertzea. Hitz egiteko era ezberdinak ulertzea eta mezuaren esanahia ateratzen jakitea. Elkarrizketatik ondorioak ateratzea gelakideekin debatitu ahal izateko. Ikaskideekin ezagutzak, bizipenak, iritziak eta oroitzapenak debatitzea eta aktiboki parte hartzea.

Elkarrizketa irekiak nola egin daitezkeen ikastea, elkarrizketa aldez aurretik pixka bat zehaztea, eskola orduetatik kanpo elkarrizketa gauzatu eta grabatzea, elkarrizketa egitetik ikasi dutena gelakideekin partekatzea.

2 1/2 saio
Hutsuneak bete Unitateari amaiera eman aurretik landutakoa errepasatzea eta ideiak argitzea. 1/2 saio
Nola egin dut lan? Norbere burua ebaluatzea eta egindako lanaren inguruan hausnartzea. 1/2 saio

Diziplinarteko izaera duenez ikasgai ezberdinetan landu daiteke unitatea, hala nola, ikerketa, euskara, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak edo IKT. 

Unitate honetako konpetentziak

OINARRIZKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia
  • Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
  • Elkarbizitzarako konpetentzia

Espezifikoak:

  • Hitzezko eta idatzizko komunikazio jariokor, autonomo, sortzaile eta eraginkorrak egitea.
  • Hitzik gabeko kodeak ulertzea eta jarioz, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez erabiltzea.
  • Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
  • Ideiak sortzea eta hautatzea (pentsamendu sortzailea).
  • Bizi duen inguruneaz jabetzen den herritarra izatea eta egoera hori onartzea, konpromisoa izanda eta elkartasuna adierazita; aintzat hartzea garaiko gizar­teetako aniztasun soziala eta kulturala, eta, bereziki, egungo euskal gizartekoa, eta naturarekin, bere buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko era berrien bila aritzea, gizartea hobetu eta jasangarri bihurtzeko.
  • Norberaren portaerak giza eskubideen oinarrian dauden printzipio etikoak eta elkarbizitzaren oinarri diren gizarte-ohituretatik eratortzen diren arauak betetzea.
  • Norberaren eta besteren nahiak asebete daitezen uztartzea komunikazioetan; hau da, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan hartzea.
  • Gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzea.

DIZIPLINETAKO BARNEKO KONPETENTZIAK:

Orokorrak:

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
  • Konpetentzia sozial eta zibikoa

Espezifikoak:

  • Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, xede edo helburu pertsonalak, sozialak edo akademikoak erdiesteko.
  • Esparru pertsonal, sozial edo akademikoen berezko hitzezko, idatzizko eta ikusentzunezko testuak sortzea, eraginkortasunez erantzuteko askotariko komunikazio-beharrizanei. 
  • Norbera banakako pertsona dela eta gizartean beste pertsona batzuekin bizi dela ulertzea, eta pertsona horiekin lanean aritzea eta antolatzea askotariko ezaugarriak eta xedeak dituzten taldeetan, maila bat baino gehiagotan (familian, eskolan, auzoan, herrian, nazioan eta gainerako mailetan).
  • Norberaren gizartea ezagutzea, eta bereziki haren iraganeko eta egungo eraketa, antolamendua eta funtzionamendua; gizartea zer lurraldetan eta nola ezarrita dagoen jakitea, haren iraganaren kontzientzia hartzea eta gizakien ekintzak gizartean sortzen dituen arazoen aurrean modu positiboan jarduteko gaitasuna lantzea.
  • Bizi duen inguruneaz jabetzen den herritarra izatea eta egoera hori onartzea, konpromisoa izanda eta elkartasuna adierazita; aintzat hartzea garaiko gizarteetako aniztasun soziala eta kulturala, eta, bereziki, egungo euskal gizartekoa, eta naturarekin, bere buruarekin eta gainerako pertsonekin harremanetan jartzeko era berrien bila aritzea, gizartea hobetu eta jasangarri bihurtzeko.

Helburuak

Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
  
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
 
Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
  
Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutu eta finkatzea bere pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzea eta autoestimua garatzea, nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.
 
Autonomiaz eta arduraz jokatzea eguneroko bizitzan, talde-harremanetan, ikasgelan, ikastetxean eta ingurune hurbilean, eta komunikazio- eta gizarte-trebetasunak erabiltzea gizartean erlazionatzeko, haren parte izanik.
 
Generoa, jatorria, etnia, sinesmenak, desberdintasun sozial eta pertsonalak, orientazio afektibo-sexualak edo beste edozein motatakoak direla-eta sortutako gatazkak identifikatu eta aztertzea, giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza bidezkoa eta berdintasunezkoa eragozten duten jarrerak arbuiatzeko.

Ebaluazioa

Ebaluazio irizpidea orokorrak:

  • Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikusentzunezko diskurtsoak ulertzen eta interpretatzen ditu, zenbait motatako komunikazioegoerei aurre egiteko.
  • Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz etaelkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai da, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
  • Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzen du, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzen du, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
  • Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutzen eta finkatzen ditu bere pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzen du eta autoestimua garatzen du, nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.
  • Autonomiaz eta arduraz jokatzen du eguneroko bizitzan, talde-harremanetan, ikasgelan, ikastetxean eta ingurune hurbilean, eta komunikazio- eta gizarte-trebetasunak erabiltzen ditu gizartean erlazionatzeko, haren parte izanik.
  • Generoa, jatorria, etnia, sinesmenak, desberdintasun sozial eta pertsonalak, orientazio afektibo-sexualak edo beste edozein motatakoak direla-eta sortutako gatazkak identifikatzen eta aztertzen ditu, giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza bidezkoa eta berdintasunezkoa eragozten duten jarrerak arbuiatzeko.

Unitatea ebaluatzeko irizpide zehatzak:

  • Ikaslea gelakideekin taldekatze txiki eta handietan ezagutzak, iritziak eta bizipenak partekatu ditu.
  • Migrazioen inguruko hausnarketa sakona egin du, hausnartutakoa zuzentasunez adieraziz.
  • Materialak arretaz entzun eta landu ditu, materialetan datorren informazioaz gain inguruko ezagunekin gaia landuz.
  • Bideoak eta azalpenak ongi ulertzeko gai izan da.
  • Elkarrizketa bat prestatu eta grabatu du, elkarrizketatik ondorioak ateraz eta gelakideekin ikasitakoa partekatuz.
  • Besteek kontatutako esperientziak eta ezagutzak arretaz entzun ditu, gelakideengandik ikasiz.