Saltatu nabigazioa

Erronka: Baserrien nondik norakoak

Baserrien inguruko informazioa

Deskargatu ezazu ondorengo dokumentua eta gainetiko irakurketa egin.

Zein atal aurkitzen dituzu? Zer azaltzen da dokumentu horretan?

Zer da arreta gehien deitzen dizuna?

Goazen lanera!

Dokumentua aztertu eta gero hainbat ataletan banatuta dagoela ikusiko duzu:

  1. Baserrien historia
  2. Jabetza eta heredentzia
  3. Baserriak nola egiten ziren
  4. Bizitza eta lana baserrian
  5. Aitaren etxea defendatzea
  6. Baserri motak
  7. Apaingarriak

Gai horietatik bat aukeratu edo beste gai bat proposatu eta horren inguruan azterketa sakon bat egin.

Azterketa sakona egiteko dokumentuan dagoen informazioa irakurri dezakezu, aurretik landu duguna errebisatu dezakezu, interneten bilaketak egin ditzazkezu eta inguruko pertsonekin hitz egin dezakezu, kontatzen dizutena oso baliagarria baita ere!

Atera dituzun ideiekin lantxo bat prestatu nahiago duzun formatuan, animatu zaitez aurkezpen tradizionalak ez diren beste aukera batzuk probatzera!

Adibidez:

  • Hautatutako gaia bizitza eta lana baserrian bada, horren inguruko komiki bat egin dezakezu.
  • Baserriko apaingarriak aukeratu badituzu, informazioa eman eta gero horietako bat sortu dezakezu eta nola egin duzun azaldu.
  • Baserriak nola egiten ziren aukeratu baduzu, horren inguruko abesti edo bertso bat sortu dezakezu, prozesua biltzen duena.
  • ...

Aukera anitz dituzu, gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezakezu!