Saltatu nabigazioa

Abestien garrantzia

Baratzen inguruko abestia

Entzun ondorengo abestia eta animatu zaitez karaoke moduan abestera!

Baratzei loturiko beste abestiren bat ezagutzen al duzu? Animatu zaitez zure gelakideekin ezagutzen duzun abestia partekatzera!

Musika askotan baratzei loturik joan da.

Ez bakarrik honen inguruko abestiak sortu eta abestu direlako, baserritarrek ereiten eta uzta jasotzen zuten bitartean abesten zutelako baizik.

Abestea giroa alaitzeko eta entretenitzeko oso erabilgarria izaten zen. Gainera, abesti asko bat-batean asmatzen ziren egun edo aste horretan zehar gertatutakoa besteei kontatzeko.

Abesteak lana hain astuna ez izatea eta gogotsu jardutea eragiten zuen. Hori dela eta, baserritar askok oraindik etxeko zereginak egiten dituzten bitartean kantatzeko ohitura dute.

Lanak edo zereginak egiten dituzunean, musika jartzea edo abestea gustatzen al zaizu? Bat-bateko abestiak sortzea gustatzen al zaizu?

Saia zaitez gelakideekin zerbait partekatzen, bururatzen zaizun kontakizunari doinua jarriz eta esaten duzuna abestian bihurtuz. Probatu ezazu, oso entretenigarria eta dibertigarria da!