Talde lana
Lauko taldeak osatu eta ondorengo zeregina egin:
-
"Hutsuneak bete" ataleko testua berriro irakurri
-
Bideoak ikustean hartu dituzuen notak taldeko kideekin partekatu
-
Bideoak elkarrekin berriro ikusi
- Erritu eta astronomiaz esan dena birpasatu
-
Gaiaren inguruko informazio gehiago bildu (interneten bilatuz eta/edo ezagunei galdetuz)
Ondoren, nahiago duzuen formatuan gaiaren inguruko ekoizpen bat sortu elkarrekin. Saiatu zaitezte originalak izaten eta zuen aurkezpena gustukoa duzuen formatuan egiten.
Hemen hainbat adibide:
- Infografia bat
- Gaiaren inguruko bertso bat
- Komiki bat
- Aurkezpen bat
- Abesti bat
- Bideo bat
- ...
Behin ekoizpena egin duzuela, gelakideekin taldeka aurkezpenak egin eta zuen ekoizpena partekatu.