Datu orria
UNITATEAREN DESKRIBAPENA:
Ikasle guztiek seguruenik eskolarako bidean edo auzoko inguruetan ibiltzean hainbat baserri daudela eta horietako batzuetan oraindik jendea bizi dela ikusi dute. Gainera, batzuen ezagun edo familiako kideek baserri bat izango dute edo auzoko baserrietako batean biziko dira. Hala ere, iraganeko egoerarekin konparatuz gaur egun Altza auzoan askoz baserri gutxiago daudela jakina da. Beraz, auzoko bizilagunen bizitzetan hain garrantzitsuak izan ziren baserrien eta baserrietako bizimoduaren gaia jorratzea eta horren inguruan gehiago jakitea ezinbestekoa da Altza auzoa eta inguruak hobeto ezagutu eta ulertzeko.
Altzako baserrietan, baserrietako lanetan eta bizimoduan oinarrituta dago unitatea hau. Bertan, baserriek auzoan zuten garrantziaz hausnartuko dugu, ezagutzak eta bizipenak partekatzeko aukerak zabalduko ditugu eta txango birtual batean murgilduko gara ere auzoa eta inguruak hobeto ezagutzeko.
Unitate honetan ikasleen aurre ezagutza eta esperientzietatik abiatuz, auzoko baserrien iraganean murgilduz, inguruan miatuz, eskulanak eginez eta argazkiak aztertzen, gelakideekin jakintzak partekatuz eta elkarrekin informazioa debatituz erronka nagusi bat gauzatuko dute. Erronka unitateko ataza ezberdinetan landu dutena oinarritzat erabiliz aukeran dauden gaietako baten inguruan ikerketa txiki bat egitea eta ekoizpen bat gauzatzea izango da. Horretarako beharrezkoak izango diren oinarri guztiak ataza ezberdinetan aurkituko dituzte eta landu daitezkeen gaien zerrenda, berriz, erronkaren atalean bertan aurkituko dute.
Nahiz eta baserrien historia eta gaiaren edukiak eta ezagutzak landuko diren, helburua ez da eduki horiek barneratzea izango, ikasleek norbere ezagutzak partekatzea eta elkarrekin kolektiboki eraikitzea izango baita garrantzitsuena. Izan ere, ikasle guztiek gaiaren inguruko ezagutzak eta iritziak garatuko dituzte eta horiek elkarlotuz, informazio berria ulertuz, kideekin partekatuz eta debatituz Altzako baserrien historia guztion artean eraikitzea izango da unitatearen helburu nagusia.
Izenburua | Altzako baserriak |
---|---|
Ataza kopurua | 8 |
Maila / Zikloa | Gaia egokitu eta sakontasun ezberdinarekin landu daitekenez, Lehen Hezkuntzako hiru ziklotan landu daiteke. Azken erronka 2. edo 3. ziklorako gomendatzen da. |
Azken erronka |
Baserriei loturiko proposatzen diren gaietako baten inguruko azterketa eta ikerketa egitea, informazio horrekin ekoizpen bat gauzatzeko. |
Saio kopurua | 7 |
Baliabideak eta IKT tresnak | Ordenagailua eta internet sarea. |