Saltatu nabigazioa

Gabonetako abestiak

Ai hau gauaren zoragarria!

Altzatarrek Gabon eskean abesten zuten kanta ikasiko dugu oraingoan. 

Aurretik ezagutzen al zenuten abestia? eta horren doinua?

Jarraian abestia entzun dezakezu:

Hauxe da abestiaren letra:

hau gauaren zoragarria

Jesus jaio da Belenen

eta guztiok bila gabiltza

etxe honetan ote den

 

Kalean haize hotza

mendian elurra

soineko txuri garbiz

jantzi zaigu lurra

estalpe epelean

behia ta astoa

eta bien erdian

haur eder askoa.

 

Ai hau gauaren zoragarria

Jesus jaio da Belenen

eta guztiok bila gabiltza

etxe honetan ote den

Intzentsu, mirra, urrez

hiru errege irrifarrez

Belena datoz gustora

haurraren ondora,

ta Olentzero begi gorri

ume guztien alaigarri

ehun da hogei kilo justuz

zagia hustuz.

 

Ai hau gauaren zoragarria

Jesus jaio da Belenen

eta guztiok bila gabiltza

etxe honetan ote den

 

Herrian somatzen da

tximini usaina

ta gu juntatu gera

boskote bikaina

ejenplu ona ematen

gabiltz alajaina

kristautikan batere

ez daukagu baina.

 

Ai hau gauaren zoragarria

Jesus jaio da Belenen

eta guztiok bila gabiltza

etxe honetan ote den

 

Beraz orain guztiak

nahi zaituztegu ase

eta naximendua

izango da hauxe

Ni naiz Ama Birjina

ta hau da San Jose

gure artetik agian

sortuko da zeozer.

 

Ai hau gauaren zoragarria

Jesus jaio da Belenen

eta guztiok bila gabiltza

etxe honetan ote den

 

Txirula jotzen al dakizu? Seguruenik eskolan txirula jotzen ikasi duzu... Animatu zaitez abestia txirularekin ikastera aurtengo gabon eskean kantuak musikaz laguntzeko!

Hementxe duzu abestiaren partitura.

Abesti guztietan bezala, lekuaren eta tradizioaren arabera abesti bera letra ezberdinekin eta erritmo ezberdinarekin kantatzen da.

Hementxe duzu adibide bat. Gainera, kitarra jotzen baduzu, kitarraz ikasi dezakezu ere!

Beste bertsioren bat ezagutzen al duzu?

Animatu zaitez zure gelakideekin ezagutzen dituzun beste gabon kanta batzuk partekatzera! Zein da zure gustukoena?

Beste abesti batzuk!

Ondorengo dokumentuan 2001. urtean altzatarrei banatutako kanten liburuxka aurkituko duzu.

Bertan beste abesti batzuen letrak aurkituko dituzu, ea guztiak ezagutzen dituzun!