Saltatu nabigazioa

Sendabelarrak

Sendabelarren onurak

Entzun arretaz sendabelarren inguruko ondorengo elkarrizketak:


Sendabelarren nodik norakoak

Jakin badakigu sendabelarren erabilera antzinatik datorren zerbait dela baina, zehazki zein garaitakoak dira? Noiztik erabiltzen ditu gizakiak sendabelarrak?

Sendabelarrak antzinatik erabiltzen dira gaitzak tratatzeko. Atzera 125.000 urte jauzi egiten badugu, gure arbaso ziren Neanderthalgo gizakien hondakin fosilduetan sendabelar arrasoak aurkitzen dira. Horrez gain, k.a. 3.500 urtera joan behar dugu sendabelarren erabilera eta azterketa baieztatzen duten idazkiak aurkitzeko. Beraz, garbi geratzen da ez dela atzo goizeko kontua.

Bizi kalitatea bizitasunarekin, indarrarekin, poztasunarekin edota bizitzeko grinarekin erlazionatu dugu. Gure bizi kalitatea hobetzeko ahaleginetan beraz, erremedio artifizialak eta sendabelarrak erabili ohi ditugu. Askotan jabetzen ez garen arren, antzina sendabelarrak baino ez ziren erabiltzen horretarako. Urteek aurrera egin ahala ordea, horien erabilera gutxitzen joan da eta erremedio artifizial edo sintetikoena, aldiz, handitzen.

Horrez gain, ez dugu ahaztu behar sendabelarren erabilerari dagokionez, bi alderdi bereiz daitezkeela. Alde batetik, landareen erabilera senezkoa izan zela, eta bestetik, animaliak behatzeak izan duen garrantzia. Horren adibide ditugu txakurrak. Tripatatik gaizki daudenean landareak jaten dituzte botaka egitea eragiten dietenak. Beraz, logika erabiltzen badugu, ohartzen gara belarrak gizakiontzako sendagarri gisa ere erabili ditzakegula.

Euskal Herrian ere, bada horrelako xarma berezia duen gai bat zuzenean lotuta datorrena sendabelar eta gaitzak sendatzearena den mundu honekin: sorginak. Gure kulturan oso presente izan ditugun pertsonaiak dira sorginak. Euskal Herrian betidanik sinestatu izan da sorgintasunean. Gaur egun, batez ere, akelarreekin lotzen badira ere, aitzinean sorginek gauza onak eta txarrak egin zitzaketen. Apoa, sugea, erratza, akerra… elementu sakratuak ziren eta emakumeen indarra erakusten zuten. Herritar asko joaten zitzaien laguntza eske: ukendu, sendabelar eta aholku eske, alegia. Eliza katolikoak mundu magiko hori debekatu bazuen ere, sendabelarrekiko jakituria hori belaunaldiz belaunaldi transmititu den kultur ondare aberatsa dela ikus daiteke eta gaur egun, oraindik bizirik jarraitzen duela. Hau da, ezagutza hori guztia ez dugu egun batetik bestera lortu euskal herritarrok, hortaz, urteak aurrera egin ahala euskal kulturaren parte diren sendabelarren ezagutzak bizirik mantentzea nahi badugu, hori hedatzen jarraitzea da aurrean daukagun egitekoa.

Goazen sendabelar ezberdinen inguruan gehiago ikastera!

ASUNA:

ortiga

ERABILERAK:

  • Zirkulaziorako: zirkulazioa aktibatu eta glóbulo gorriak ugaltzen ditu. Landare freskoarekin zonalde mindua kolpatu eta igurtzi egin behar da.
  • Diabetesa: Odolean daukagun azukre maila jaisten dut, pankreasaren funtzioa aktibatzen duelako. Landarea egosi eta egostearekin geratzen den ura hartu behar da, egunean litro bat inguru.
  • Ilerako: Landarea egostearen ondorioz geratzen den ura.

AZERI BUZTANA

ERABILERAK:

  • Artrosia: infusioak eta egostearekin egindako kataplasmak lokatz edo buztinarekin eta Hiperikon olio tanta batzuekin.
  • Anemia: infusioa eta landarearen zukua hartu behar da uretan disolbatuta.
  • Konjuntibitisa: begiak garbitu landarearen hostoen egostearekin 40gr/litro.
  • Zauriak, sudurreko hemorragiak, ultzera: landarearen zukua, landarea txikituta ego egostea (100gr/litro) aplikatu.
  • Barne hemorragiak: okada odoltsuetarako, gehiegizko hilerokoentzat, hemorragiak giltzurrunean eta maskurian. Landarearen egostea 40/60gr/litro hogei minutuz egosi behar da eta egunean 3-4 katilu hartu.
  • Diuretikoa, obesitatea, zelulitisa: Aurrekoaren gisara landarearen egostea baina kantitate desberdina 40gr/litro. Hiru, lau katilu eran egunean.
  • Odoluzkiak: Zukua eman edo landarearen egostearekin garbitu.
  • Hanketako izerdia: Egostearekin garbitu hankak edo tinturarekin igurtzi.
  • Ilea: ilearen erorketa eta solda saihesteko egostearekin garbitu.
  • Zirkulazioa: infusioak hartu.

BUMIKA

bumika

ERABILERAK:

  • Garbiketarako: 20 gramo hosto uretan jarri irakiten 10 minutuan. 2-3 taza hartu egunean.
  • Giltzurrunetako harriak desegiteko: 3 bumika hosto uretan irakiten jarri ur litro batean eta itxaron ur hori erdiraino jatsi arte. 1-2 taza egunero.
  • Tripako minerako: 20 gramo hosto jarri irakiten ur litro batean. Ondoren hamar minutuz utzi baretzen. Hartu bi taza egunean.
  • Hortzetako minerako: Hostoak irakiten jarri eta ondoren ur horrekin ahoa garbitu.

ERROMEROA

usos-romero-salud-remedios-1024x768

ERABILERAK:

  • Erlaxatzeko erabilgarria da, baita buruko minak baretzeko eta insomnioa konpontzeko.
  • Digestioa errazteko eta tripako minak lasaitzeko ere balio du.
  • Tentsioa igotzeko ere baliagarria da tentsio baxua duten pertsona horientzat.
  • Kolesterola jaisteko ere oso landare interesgarria da
  • Ilea jausi ez dadin ere erabiltzen da.
  • Zirkulazioa aktibatzeko propietateak ere baditu infusioa hartu ezkero.
  • Bronkitisa, asma, katarroa eta eztula baretzeko ere balio du, infusioak eta baoak eginez.
  • Erromero olioa oso ona da erredurentzat ere

EUKALIPTOA

flores-eucalipto

ERABILERAK: 

  • Arnas aparatuko arazoentzat: bronkitisarentzat, asmarentzat, katarroarentzat, eztularentzat… Oso eraginkorra da litro erdi batean 3-4 hostorekin infusioa egitea eta 20 minutu baretzen utzi eta gero 2-3 aldiz egunean infusio hau hartzea.
  • Sukarra baretzeko ere erabili daiteke. Aurrerago esandako infusioa eginda jaitsi dezakegu sukarra.
  • Erredurentzat
  • Anginentzat

Illena

ERABILERAK:

  • Hileroko irregular eta mingarriak: loren infusioa.
  • Orbantzailea: ultzera, zauriak. Landare freskoaren infusioa konpresa batean, tintura, pomada.
  • Erreuma: tintura bainuak.
  • Azaleko gaixotasunak: ekzemak, granoak, erredurak, azaleko kantzerrak… Landarearen zukua eman behar da loreekin edo lorerik gabe, pomada, saldaren konpresak.
  • Zirkulazioa: barize bizigarria. Illen olioa. Infusioa hartu, hosto freskoen kataplasma, pomada.
  • Umeen zizareak: landarearen egostea 40-50gr/litro, bi minutuz irakin eta 10 minutuz utzi. Baraurik hartu.

MIHURA

mihura

ERABILERAK:

Hipertentsiorako oso erabilgarria. Tentsio altua jaisteko propietatea dauka eta baxua igotzekoa ere.

  • Zirkulazioa hobetzen du
  • Hilerokoarentzat, metabolismoa aktibatu egiten du
  • Kantzerra: tumorearen garapena baretzen du
  • Barne eta kanpo zauriak: konpresa, pomada eta infusioetan aplikatu daiteke.
  • Bihotzarentzat: Arritmia, palpitazioentzat konpresa moduan jarrita bularrean.
  • Diabetearentzat: Pankrearen funtzioa aktibatzen du infusio moduan hartuta, 3-6 astetan.

Gehiago jakin nahi al duzu?

Beste sendabelar asko daude Altza auzoan oso erabiliak izan direnak.

Beste sendabelarren bat ezagutzen al duzu? ba al dakizu zertarako balio duen?

Zer iruditu zaizkizu elkarriizketak?

Sendabelarrak erabiliko al zenituzke gaitzak sendatzeko?

Partekatu gelakideekin zure ezagutzak eta iritziak.