Saltatu nabigazioa

Kontakizunak

Auzoko eta inguruko festei loturiko elkarrizketak

Ikusi ondorengo bideoak eta idatzi paper batean bideo bakoitzetik zure ikaskideekin komentatzea eta partekatzea gustatuko litzaizukena.

Ea interesgarria iruditzen zaizun zure auzokideek kontatutakoa!

Zu elkarrizketatzaile

Orain zure txanda da erabakitzen duzun pertsona elkarrizketatzeko!

Zu zeuk, zure lagun, familiako kide, bizilagun edo ezagun batek auzoko festetan murgilduta dago? 

Disfrutatzen al dituzu auzoko festak? Zure ingurukoek ere festak ospatzen al dituzte?

Zeintzuk dira zure festarik gogokoenak?

Auzoko festak azken urteetan aldatu al dira?

Gaurkoan burura etortzen zaizun eta erabakitzen duzun pertsona horri elkarrizketa bat egingo diozu. Hala ere, elkarrizketa hau berezia izango da.

Elkarrizketa gehienetan galderak aldez aurretik prestatzen dira. Horrela, pertsona elkarrizketatuaren erantzunak mugatzen dira eta zuk nahi dituzun gauzak erantzutera behartuko duzu. Beraz, oraingo honetan ez duzu galderarik prestatu behar!

ELKARRIZKETA IREKI BAT EGINGO DUZU

Nola? pertsonari "festen" gaiaren inguruan nahi duena kontatzea utziz, gaia luzatuz baina galdera itxirik egin gabe. 

Elkarrizketatua kontatu nahi dizuna edo interesgarria iruditzen zaiona azalduko dizu eta arretaz esaten dizuna entzun beharko duzu.

Elkarrizketan zehar kontatzen ari denaren inguruan galderak egin ditzazkezu, baina garrantzitsuena pertsonari hitz egiten uztea izango da.

Nahi izan ezkero kontatzen dizuna idatziz, audioz edo bideoz jaso dezakezu. Hori bai, pertsona horrekin aldez aurretik adostuz!

Behin elkarrizketa egin duzula, ikaskideekin ikasi duzuna edo gehien interesatu zaizuna partekatuko duzu, ahoz, bizipenak eta gertaerak kontatzen diren era berean, naturaltasun osoz. Nahi izan ezkero zure apunteak eraman ditzazkezu edo audio/bideo zatitxo bat jarri dezakezu ere.

Besteengandik asko ikasiko duzu, aukera aprobetxatu migrazioaren alderdiak hobeto ezagutzeko eta zure ingurukoekin bizipenak partekatzeko!