Saltatu nabigazioa

3 Zikloko ariketak

Buruketak

BURUKETAK

Auzoko dendetan lagundu ahal izateko, ezinbestekoa da ondorengo buruketak ebazten jakitea. Animatu zaitez dendei loturiko buruketak ebaztera!

Buruketak ebazteko argibideak

  1. Lehenengo, enunziatua ongi ULERTU behar duzu, horretarako buruketa hainbat aldiz irakurri, DATUAK AZPIMARRATU eta GALDERA INGURATU behar duzu. Zure buruari birkontatu. Agian lagungarria izanen zaizu ere marrazkitxo bat egitea.
  2. Buruketa EBAZTEKO PLANA PENTSATU behar duzu. Horretarako, zure buruari esan: 
  • Lehenbizi, hauxe kalkulatuko dut……
  • Gero, hauxe kalkulatuko dut ……..
  1. Pentsatutako PLANA BURUTZEA: eragiketak ordenean egingo dituzu eta azpian EBAZPENA idatziko duzu.
  2. Bukatzeko, EMAITZA EGIAZTATUKO DUZU: Horretarako, erantzuna buruketan txertatuko duzu eta logikoa den ala ez ikusiko duzu.

3 ZIKLOA

Karmelek tarta bat egin zuen atzo 800 gramoko bizkotxo batekin. 80 gramo gurin jarri zion, beste horrenbeste txokolate, 150 gramo krema eta marmelada (ez zuen pisatu zenbat). Gaur, bere urtebetetze-jaian, 100 gramoko hamabi zatitan banatu du. Zenbat gramo marmelada jarri zituen tartan?

 

Baserri batean 74 animalia daude, behiak eta oiloak zenbatuta. Behiek 176 hanka baldin badituzte, zenbat oilo daude?

Oiloak 16 eurotan saltzen badira, zenbat euro irabaziko ditu baserritarrak oilo guztiak saltzen baditu?

 

Gozotegi bateko erakusleihoan bost erretilu daude, eta 24 pastel erretilu bakoitzean. Pastelen prezioa, guztira, 240 euro da. Zenbat balio du pastel bakoitzak?

 

Josuk 5 zentimoko 100 txanpon ditu. Zenbat txanpon falta ditu, 10 euroko erosketa ordaindu ahal izateko?

 

Mikelen aitak 32 500 € balio duen automobila erosi behar du. Sarrera 9 460 € ordaindu behar du, eta gainerakoa hiru urtean ordainduko du hilero. Zenbat euro ordaindu beharko ditu hilean?

 

Jogurtak 4, 6 eta 12ko paketetan saltzen dira, Santik 48 jogurt erosi nahi ditu. Adierazi zer pakete har ditzakeen. Eman hiru soluzio, gutxienez.

 

Imanolek 2,80 € ordaindu ditu irabiaki bat eta bi pastel. Mirenek, 1,85 € ordaindu ditu irabiaki bat eta pastel bat. Kalkulatu zenbat diren irabiaki baten eta pastel baten prezioak.

 

Kilo laurden bat gazta eta kilo laurden bat urdaiazpiko 9.75 euro ordaindu ditut. Kilo bat gaztak 14 euro balio badu, zenbat balio du kilo bat urdaiazpikok?

 

Merkatari batek 800 kamiseta erosi ditu 3 600 euroan, eta 50 oparitu egin ditu, promoziorako. Zer preziotan saldu behar ditu gainerakoak, 600 euroko irabazia irabazioa lortzeko?

 

Ditudan euroen erdiak gehi 18 euro, 50 euro dira. Zenbat euro ditut?

 

45 metroko oihal batetik, 11 jantzi berdin ebaki dira. Zenbat jantzi ebaki dira. Zenbat oihal dago sobera, jantzi bakoitzak 2,65 m behar baditu?

 

Balantzako plateretako batean 2,40 kiloko meloia dago, eta bestean, lau kilo dilista. Zer kantitate pasatu beharko da plater batetik bestera, balantzak orekatzeko? (Marrazkia egin ezazu).