Saltatu nabigazioa

Erronka: Eskolaz hausnartzen

Ekoizpena egiteko garaia iritsi da!

UNITATEKO ERRONKA:

Irudikatu denboran bidaiatu duzula eta asko zahartu zarela. Nagusia zara orain eta bilobak eta guzti dituzu!

Nola kontatuko zenieke zure bilobei  nolakoa zen zure garaiko eskola? 

Egin ezazu ekoizpen bat gaiari buruz unitatean zehar interesatu zaizuna, aurretik zenekina eta zure ezagunek kontatu dizutena bilduz.

Ekoizpena nahiago duzun formatuan egin eta aurkeztu dezakezu. Gainera, kontakizunen atalean eredu paregabea daukazu, bertan bere garaiko eskolak nolakoak ziren kontatzen ari dira, saiatu beraien papera hartzen zuen bilobei ezagutzen duzuen eskola nolakoa den kontatzeko.

Hemen kontatzeko eta ekoizepna gauzatzeko hainbat adibide:

  • Bideo bat
  • Audio bat
  • Antzerki bat
  • Infografia bat
  • Gaiaren inguruko bertso bat
  • Komiki bat
  • Aurkezpen bat
  • Abesti bat
  • ...

Zeuk erabaki! Nola partekatu nahiko zenuke ikasi duzuna eta gehien interesatu zaizuna?

Hurrengo atalean argazki galeria bat aurkituko duzu, nahi izan ezkero bertako argazkiak erabili ditzazkezu zeregina gauzatzeko.