Saltatu nabigazioa

Eskulanen atala

Zure pilota sortu

Ondorengo bideoa ikusi eta animatu zaitez zure pilota sortzera! 

Materialak
 
Botila kortxoa
Haria 
Larrua edo tela
Jostorratza eta hari mehea edo telarentzako kola
 
Nola egin?
 
1- Kortxoa moztu eta forma borobila eman
2- Kortxoari hariarekin buelta asko eman, nahi duzun tamaina lortu arte. Haria zenbat eta tinkoago jarri, pilota gogorragoa geldituko da.
3- Tela edo larrua bi zatitan moztu eta kanpoko aldea horrekin inguratu.
4- Bi zatiak josi edo telarentzako kolarekin itsatsi
5- Zure pilota prest dago!