Saltatu nabigazioa

Migrazioak Altzan

Migrazioak Altzan

Altzako biztanleekin izan ditugun elkarrizketetan, askotan azaltzen da migrazioen gaia.

Unitate honetan, elkarrizketa horietan aipatutako kontutxo batzuk ekarri ditugu, eta migrazioei buruz hitz egingo dugu, Altzan eta orokorrean.

Migrazioak altzan

Unitate honetan zehar, zenbait audio, kontakizun, erreportai eta bideo bildu ditugu. Denetan, migrazioei buruz hitz egiten da, eta aukera izango duzu ahots desberdinak entzuteko eta bizipen ezberdinetan murgiltzeko.

Ahots eta ahoskera batzuk entzuten ez zara, agian, ohituta egongo. Horregatik, bideoekin batera testu batzuk gehitu ditugu, lagungarri gisa.

Unitate honen helburu nagusia da kontakizunak entzunez eta informazioa irakurriz, migrazioen inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea.

Unitateko erronka gisa elkarrizketatzaile bihurtuko zara eta migrazioen inguruko informazio eta bizipenak aurrez-aurre jasoko dituzu.

Has gaitezen gaian murgiltzen!

 erronka 4