Saltatu nabigazioa

Idi probak

Idi proben inguruko informazioa

Idi-dema edo idi proba Euskal Herriko dema mota tradizional eta herri kirola da, zeinean idi-pare batek (bakan batzuetan idi kopurua handiagoa bada ere) 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko probarria izeneko harria probaleku edo plaza batean zehar denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeena (iltze izeneko unitatetan neurtuta) helburu duen herri kirola da. Idiak gidatzen dituenari idi-probalari edo itzain deritzo.
 
Idi-demaren jatorria antzinean euskal baserritarrek lurra lantzeko eta garraiorako erabiltzen zuten idietan dago. Lan horietatik erronka eta apusturako jokoa sortu zen. Gaur egun idien erabilera mekanizazioaren ondorioz ia guztiz galdu den arren, oraindik ospatzen dira idi-demak Euskal Herriko herrietan, bereziki jaietan, erakustaldi moduan. Kantabria, Asturias eta Kanariar Uharteetan ere jokatzen da.
  
idi proba

Informazio gehigarria:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Idi-dema

http://www.herrikirolak.eus/language/es/idi-probak-zaldi-probak-asto-probak-giza-probak/

https://ea2bur.ure.es/idi---probak.html

http://herrikirolakbizkaia.eus/es/portfolio/idi-probak/

Argazki gehigarriak:

http://www.altza.info/doku?z=1&n=arg&h=idi

Ikerketa txikia

Oinarrizko informazioa irakurri eta gero zure ingurukoei galdetuz eta interneten bilatuz saiatu idi proben inguruko informazio osoagoa biltzen.

Eskuratutako datuak dokumentu batean apuntatu eta horiek aurrean izanda zure aukerako ekoizpen ban egin: bideo labur bat, abesti bat, bertso bat, komiki bat, ...

Azkenik, ekoizpen txiki guztiak elkartuko dira gelan zer ikertu den eta ze lan egin dituzuen ikusi eta partekatzeko.

Koloreztatzeko garaia!

Animatu zaitez idi proben inguruko ilustrazio hau koloreztatzera. Ilustrazioa inprimatuz eskuz koloreztatu dezkezu edo "paint" bezalako programa baten bidez koloreztatu.

idi proba ilustrazioa